Animaliak hil ala ez jateko?

J. Porcher: "Abelazkuntza eta abere produkzio industriala ondo berezi"

  • “Kabalen hiltzea gelditu behar dea jateko?” izenburupean, 2016ko Lurrama feriaren baitan hiru mintzalari kualifikatu ari izan dira baserrietan hazitako animalien ongizateaz eta hiltzeaz baina ere hazkuntzaren tokiaz. Mauleko hiltegiko bideo famatuak nekazariei eragindako kalteei erantzun beharrak mugituta, hitzaldia sustatu dute baserri txikien lana sustatzen duten ELB, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Biharko Lurraren Elkarteak eta Idokik. Lehenbiziko lekukotasuna, Jocelyne Porcher zooteknikari eta soziologoarena.

Laborari
2016ko abenduaren 06a
Jocelyne Porcher zooteknikari eta soziologoa etxaldeko abereen artean. (Argazkia: J. Porcher)

Jocelyne Porcher zooteknikaria eta soziologoa da, eta Frantziako INRA erakundean  –Espainiako CESICen parekoa- ikerketa buru ari da. Porcherren aburuz, abelazkuntzari eta animaliekiko harremanez oso une testuinguru kritiko batean bizi gara, zenbait elkarteren bultzadaz eta hedabideek emandako oihartzunez.

Kritika ez da berria. 2005-2006an FAO Elikadura eta Nekazaritzaren Erakundeak plazaratu zuen “Abelazkuntzaren itzala” deitu txostena, oso kritikoa sektore honek ingurumenari eta planetari dakarzkion kalteez. Europako beste zenbait azterketak kritikatu ditu abelazkuntza bezala animaliei jasanarazitako tratua. Sistema industrial eta intentsifikatuak dira auzitan jartzen, baina beti “abelazkuntza” hitza aipatzen da. Horregatik, arazoa ez datza abelazkuntzan, honen transformazio industrialean baizik, nik “abere produkzioak” deitzen ditudanak.

Aldaketa XIX. mende erdialdean gertatu zen, kapitalismo industrialaren jaiotzarekin, nekazarien abereekiko harremana industria, zientzia eta bankarien mende geratzearekin. Tartean aritu da nik ondo ezagutzen dudan diziplina: zooteknia, abere-makinen ustiaketaren zientzia. Orduan eraldatu zen animaliaren estatusa eta hasi zen esaten abereekin lan egitearen helburua etekina ateratzea zela. Garai horretan aldatu zen kontzeptualki nekazariaren animaliarekiko lan harremana bere zentzuari, animaliaren estatusari eta laborariaren estatusari dakionez.

Abere produkzioen ezaugarria da animaliekiko lana mugatzen dela produkzioaren arrazionalitate hutsera; alta, abelazkuntzan harreman historiko bat bada abereekin lan egiteari dagokionez, produzitzeko balio duen arren lehen arrazionalitatea izan baita elkarrekin bizitzea epe luze batean. Bi mundu dira elkarrekin zerikusirik ez dutenak. Gaur egun  kritikatzen den abelazkuntza abere produkzioei dagokie, baina ez dira biak bereizten. Nik neuk ere badira 15 baino gehiago kritikatzen ditudala sistema industrialok, gorrotagarriak direlako, moralki defendaezinak eta ekonomikoki onartezinak. Baina abere produkzio horien kritika legitimotik abiatuta, jauzi egiten da gaur abererik gabeko nekazaritzaren defentsara. Abelazkuntza erakusten da kalamitate ekonomiko, ekologiko eta moral bat balitz bezala.

Sistema industrialen kritika ez da gaurkoa, baditu 50 urte baina denek egiten zioten paso, hedabideek barne. Orduan, zergatik hasi zaie bat batean interesatzen? Nekazaritza jabez aldatzeko puntuan dagoelako: ikusi multinazionalak milaka hektarearen jabe egiten, gauza bera da abelazkuntzari dagokionez, dagoenekoz ez baitu aski etekin eskaintzen ez orain arte ari zirenei eta ez besteei.

Horregatik, orain abelazkuntza baino janari produkzio errentagarriagoz ordezkatu nahi dute, esate baterako, haragiaren ordezko produktuez: oilaskorik gabeko oilaskoak, arrautzarik gabeko maionesak, sojazko “xerrak” eta, aurki, in vitro haragia, dozenaka ikerlari ari baitira horren bila. Horietan gehien inbertitzen dutenak multinazionalak dira, Google edo Facebook bezalakoak, inbertsio funts oso indartsuak, hitz bitan, planetan dirurik gehien daukatenak.

Haustura antropologikoaren puntuan gaude, abelazkuntzarik gabeko nekazaritza eta gainera animaliarik gabeko gizartea eraikitzeko puntuan. Horregatik, galdetuz gero “Uko egin behar al diogu animaliak hiltzeari elikatzeko?”, horrek ni narama beste galdera zentral honetara: “Animaliekin bizi nahi dugu ala ez?”.

Nire ustean, L213 bezalako elkarteak ohartu gabe ari dira aldaketa honen eragile. Gure jokabideak aldatu nahian, salmenta aurreko promozioa egiten diete multinazionalek proposatuko dizkiguten produktuei. Eta hori, oso estrategia mediatikoarekin: abelazkuntza suntsitzeko, goazen atakatzera jendeari ulertzen nekezena zaiona, hau da, animalien heriotza. Diskurtsoa da abelazkuntza eta abere produkzio industriala biak direla kalamitate bera, abereak hiltzen direlako. Itsusienaren bila joan eta aurkitu egiten dute.

Ni aspalditik ari naiz abereen heriotzaren inguruan lanean. Nire lankideekin batean, ahalegintzen gara lehen planoan ezartzen nekazariek beren abereekin daukaten harreman morala, zeren eta elkarte horien kritika oinarritzen baita “animalien etika” deitzen den horren koadro teorikoan. Guk diogu jende horiek ez daukatela animaliekiko moralaren monopolioa eta azaltzen dugu zertan datzan nekazarien morala.

Aldi berean, hiltegietako praktikez ere egiten dugu lan. Dudarik ez da hiltegietan arazoak badirela, aspalditik ari gara esaten, hiltegiak ez baitira abelazkuntzan ari direnen tresna, abere produkzio industrialena baizik. Arazo handi bat bada animaliak ondo hazi direnean: horiek ondo hiltzeko tresneria egokia falta da.

Halako batean ohartu gara gero eta nekazari gehiagok, batik bat zuzeneko salmenta egiten dutenek, hiltegietara bidaltzeari utzi eta nahiago dutela baserrian bertan hiltzea era ilegalean. Arazo larria da, espetxe zigorra eta 15.000-20.000 euroko isuna arriskatzen direlako. Normala da bai bere eta bai bezeroen baloreekiko etikoa den lana egiten duen baserritarrak bere gain hartzea espetxera joateko arriskua, ikusten baitu aldi berean txerri haztegi industrialek egunero masakratzen dituztela txerriak eta beren langileen osasunak izorratzen dituztela inpunitate osoz. Espetxea arriskatzen dutenak dira zuzenen jokatzen dutenak animaliekiko, produktuen kalitatearekiko eta baita osasun mentalarekiko ere.

Ahalegin bat bada garatzeko hiltegi mugikorrak, animalien heriotza baldintzaren onenetan gerta dadin berreskuratzeko tresna direnak. Abere bat hiltzea beti da bortizkeria, baina hil daiteke ahalik eta modu errespetuzkoenenean, hari batez lotuz bizi ematea eta heriotza ematea.

Jocelyne Porcherren liburuetako bat, nekazariaren eta aberearen heriotzari buruz.
Jocelyne Porcherren liburuetako bat, nekazariaren eta
abererearen heriotzaren arteko harremanez.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Animalien eskubideak  |  Laborantza

Animalien eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
Akabatzearen negozioa argitara

Hiltegietako irudiak publiko egiteak kaltea eragiten dietela jakitun, animaliak hiltzea negozio bilakatu duten arduradunek hermetismo handia ezarri dute hiltegien inguruan.


Hiltegiak Euskal Herrian
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskal Herrian 30 hiltegi inguru daude, eta beste horrenbeste inguruko zonaldeetan. Nor taldeko kideak horietako 10 hiltegitan sartu dira eta han gertatzen dena dokumentatzea lortu dute lehen aldiz. Azken hiru urteetan Euskal Herriko edo inguruetako hiltegietan grabatutako irudiak bildu dituzte bideo honetan.


Araba basatiaren istorioak

Araba ez da dirudien paradisua; behintzat fauna zaurgarria kontuan hartuz gero. Aldundiak hainbat espezie babesteko zortzi plan onartu ditu 2000. urtetik, baina galzorian edo oso egoera kezkagarrian daude oraindik hainbat animalia


2018-09-10 | ARGIA
Rubber birds instead of the real thing at Lekeitio's traditional Goose Day

During the festivities held in this town on the Basque coast the tradition, for three centuries, has been to rip the necks from hanging geese. This year more rubber than real geese have been used.


2018-09-05 | Nahia Ibarzabal
Lekeition gomazko antzar gehiago erabiliko da benetako hegaztiak baino

“Historikoa” hitzarekin laburbildu dute zenbait antolatzailek asteazken honetan Lekeition egingo den Antzar Eguna. Deiak jaso duenez, 56 gomazko antzar erabiliko dituzte, benetako antzarrak baino gehiago (34). Gainera, uretan ibiliko diren 90 ontzitik 24tan emakumek jardungo dute lepo-kentzaile.


2018-09-04 | Nahia Ibarzabal
Zornotzako idi-probak egiten jarraitu edo ez erabakitzeko erreferenduma eskatu dute

Ahots Gabeak mugimenduak sinadura bilketa hasi du change.org plataforman, erreferenduma bultzatzeko helburuarekin.


2018-09-04 | Nahia Ibarzabal
NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboa sortu da

Euskal Herri mailako mugimendu antiespezista “indartsu” eta “koordinatua” eratzea da taldearen helburua.


2018-08-23 | ARGIA
Zezenzaleen klubeko egoitzari eraso egin diote Iru˝ean

Animalien Askapenerako Fronteak aldarrikatu du ekintza: klubeko kristalak hautsi eta margoketak egin ditu klubari "kalte ekonomikoak" eragiteko helburuz.


2018-08-23 | ARGIA
Bilboko zezenketen kontrako manifestaziora joateko deia, eskuak gorriz tindatuta

Larunbatean manifestazioa antolatu du Bizkaiko zezenketen kontrako kolektibo animalistak, Bilboko Aste Nagusian Chopera enpresak udalaren kontzesioz bederatzi egunez jarraian Vista Alegre zezen-plazan antolatu dituen animalien hilketak salatzeko.


2018-08-22 | Jon Torner Zabala
Animalia formako gailetak, preso zituen kaiolatik aske

PETAk, animalien tratu etikoaren aldeko elkarteak, garaipen sinbolikoa lortu du: Nabisco konpainiak Barnum's Animals Crackers gaileta-kaxetan ageri diren animaliak aske utzi ditu, 116 urtez ilustrazioak inguratu dituzten markoak eta barruko arrastoak kenduta. Ezabatutako elementuek zirku ibiltarien "garai krudela" islatzen zuela salatu zuen PETAk.


Eguneraketa berriak daude