Angel Berrueta oroituko dute Iruñean hilketaren 10. urteurrenean

  • Gaur hamar urte beteko dira Espainiako polizia batek eta bere semeak Angel Berrueta hil zutela haren okindegian. Hamarkada honetan okina indarkeria-politikaren biktimatzat aitortzen saiatu dira, emaitzarik lortu gabe.


2014ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Angel Berruetaren oroimenez egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Iñigo Uriz)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko Donibane auzokoa zen Berrueta. Haren oroimenez, Angel Gogoan plataforma sortu zen eta urtero omenaldia egiten du Berrueta hil zuten tokian. Plataformako kideek iragarri dutenez, omenaldian “ezusteko bat” emango dute, “inork espero ez duena”.

M11ko testuinguruan tiroka hila

2004ko martxoaren 13an, M11ko atentatuen ostean, Espainiako polizia batek bere semearen laguntzarekin hil zuen Berrueta labankadaz eta tiroka. Bere okindegian atentatuak ETAren ardura zirela azaltzen zuen kartela jartzeari uko egin zion Berruetak lehenago.

Hurrengo egunean, Hernanin Berruetaren omenez egindako manifestazioan, Kontxi Sanchiz hil zen bihotzekoak jota Ertzaintzaren karga baten ondoren.

Angel Gogoan plataforman elkarturiko lagun, bizilagun eta familiarrek Berrueta indarkeria-politikaren biktimatzat onar dezaten borrokatu dute urte hauetan.

Gaur 19:00etan izango da okin iruindarraren oroimenerako ekitaldia, Donibane auzoan

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Eguneraketa berriak daude