Andoni Aldekoa izango da EiTBko zuzendari nagusi, EAJ eta PSE-ren oniritziarekin

  • Maite Iturbe ordezkatzeko proposatuko dute Aldekoa Eusko Legebiltzarrean, bi alderdiek ala adostu eta gero. Besteak beste Iñaki Azkunaren gertuko izan zen Bilboko udalean.


2020ko urriaren 08an - 14:06
Andoni Aldekoa Bilboko Udalean Iñaki Azkunaren alboko izan zen urte luzez (arg.: Bilboko Udaleko Alkatetza)

EAJ-k eta PSE-EE-k gehiengo osoa edukita, Andoni Aldekoa EiTBko zuzendari nagusi izateko euren proposamenak ez du arazorik izango Eusko Legebiltzarrean onartua izateko. Bi alderdiek adostu dute Maite Iturbe egungo zuzendariaren ordezkoa, honek kargua uzteko borondatea agertu baitu, El Diario.es-ek Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuz argitaratu duenez.

Iturbek zazpi urtez zuzendu du erakunde publikoa eta PSE-EE berekin oso kritiko agertu izan da zenbait momentutan. 2015ean bere dimisioa eskatzeko mozioa onartu zuen Legebiltzarrak lanpostuen murrizketa baten harira, baina EiTBko Administrazio Kontseiluak ez zion eskaerari kasurik egin.

Andoni Aldekoa Iñaki Azkunaren alboko izan zen urte askoan Bilboko Udalean eta Iñigo Urkulluren exekutiboan ere gertuko lanak egin izan ditu komunikazio aholkulari bezala, goi kargu baten mailako ardura eta soldatarekin.

EiTBek oraindik ez du bere erreforma aurrera eraman eta erronka itzelak ditu aurrera begira, besteak beste ETB-1 euskarazko katean egindako murrizketen ondorioz izandako audientzia beherakada nabarmena –%1,2 ingurukoa besterik ez da–. Joan den apirilean sinadura bilketa abiatu zuten Change.org atarian, euskal telebistak aldaketa behar duela eskatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude