ETB

ETB1ek aldaketa behar duela eskatzeko sinadurak biltzen hasi dira

  • Konfinamendu egoeran ETB1ek emandako audientzia-datu eskasek bultzatuta, sinadura-bilketa abiatu dute Change.org plataforman euskarazko kateak aldaketa behar duela eskatzeko. Apirilean ETB1ek audientzia txarragoak izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoan Trece telebista kate espainiar eskuindarrak baino.


2020ko maiatzaren 04an - 11:13
Ikusleen interesik pizten ez duten programa asko dago ETB1en sinadura-bilketa abiatu dutenen ustez (argazkia: Irekia).

Sinadura-bilketa abiatu dutenek azaldu dutenez, txikitan lotura estua eduki zuten ETB1ekin,  euskarazko kateak eskaintzen zuen programazioa lehiakorra eta gainera euskalduna zela azpimarratuz. Gaur egungo egoera, ordea, “erabat ezberdina” dela uste dute, “euskaldunon desio eta beharrak asetzen zituen zerbitzu publikoa ez da gai izan konexio hori mantentzeko”.

Beraien ustez, “penagarria” da ETB1ek gaur egun daukan audientzia –apirilean %1,2ko share-a– eta katearen programazio eskasari leporatu diote datu hori. “Gutxi dira ikusleon arreta bereganatzeko gai diren programak, eta asko, inmobilismoan iltzaturik, astero telebistan jarraitzen dutenak. Inolako arrakastarik gabe, espazio eta tarte bat betetzearren soilik, edukiari inolako garrantzirik eman gabe. Zuzendaritzak gure katearen aldeko apustua alde batera utzi duela dirudi batzuetan”.

“Era sinbolikoan” dago ETB1 martxan gaur egun ekimena bultzatu dutenen arabera, “ia-ia apaingarri modura”. Eta egoera hori kontrastean jarri dute euskal hiztunen eboluzioarekin: “VI. Inkesta Soziolinguistikoko datuek adierazten duten bezala (7. orrialdean zehazki), 1991an 16-24 urte bitartekoek euskaldunon %22,5 osatzen zuten. Gaur, aldiz, ehuneko hori  %55,4eraino iritsi da”. Egoera hori kontuan izanda, EITB Nahieran bezalako plataformak indartzeko beharraz ohartarazi dute: “Izugarrizko garrantzia izan beharko luke etorkizunerako eduki berri eta anitzagoa gehituz, egungo telebista mugikor, ordenagailu eta hainbat gailutan ikusten dela onartuz. Berritu ala hil”.

Euskarazko kate publikoaren berrikuntza eskatzen duen sinadura-bilketaren bultzatzaileek bikoizketaz ere hitz egin dute. Urte eta erdi baino gehiago daramate Bieusen biltzen diren euskal bikoiztaileek greban, urtetik urtera gutxitzen joan delako film, telesail eta marrazki-bizidunen euskarazko bikoizketa, horren ondorioz sektoreko profesionalen lan-baldintzak okertuz, erreportaje honetan kontatu genuen bezala

Change.org bidez egin dezakete bat herritarrek ETB1 aldatzearen aldeko eskari honekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude