Anarkisten kontrako operazioa agindu du Auzitegi Nazionalak Bartzelonan

  • Mossos d’Esquadrak hainbat lagun atxilotu eta gune autogestionatuak miatu ditu. 2014an mugimendu anarkistaren kontra hasitako Pandora operazioarekin lotu dute oraingoa.


2015eko urriaren 28an - 09:50
Mossoak Sants auzoko Ateneo Libertarioan (arg.: Directa.cat) Mossoak Sants auzoko Ateneo Libertarioan (arg.: Directa.cat)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kataluniako polizia autonomikoaren dispositibo zabal batek goizeko zazpietan ekin dio miaketak eta atxiloketak ekarri dituen operazioari Auzitegi Nazionalaren aginduz. Miatutako eraikinen artean Sants auzoko  l’Ateneu Llibertari gune autogestionatua dago. Gràcia eta sant Andreu auzoetan ere hainbat etxe partikularretan sartu dira mossoak.

La Directa komunikabide katalanak azaldu duenez, poliziak filtratu du bederatzi lagun atxilotu eta hamar miaketa egin dituztela. Kataluniako Generalitat-eko prentsa bulegoak, bestalde, 2014an hasitako Pandora operazioarekin lotu du oraingoa eta auzitegi Nazionalak "helburu terroristak dituen talde kriminjalean parte hartzea" leporatzen die atxilotuei.

 

 


Herrialde katalanak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.