Espainiako Diputatuen Kongresuak berriro eztabaidatu beharko du Aministia Legearen proposamena. PP, Vox, Coalición Canaria eta UPNk ezezkoa bozkatu dute, eta Junts alderdiak ere ezezkoa eman dio. Hilabete inguruko epea izango dute zuzenketak egiteko.
Espainiako diputatuen Kongresuak errefusatu egin du asteartean azken hilabeteotan nekez eztabaidatu eta negoziatutako amnistia legea. Eskuinak ezezkoa bozkatzeaz gain, JxC-ko zazpi diputatuek ere atzera bota dute lege proposamena, argudiatuta ez dagoela behar bezain blindatuta, eta ez duela bermerik ematen jasota dagoen bezala aplikatua izan dadin, aintzat hartuta Espainiako judikaturaren jokabidea. Orotara, aldeko 171 boto eta kontrako 179 jaso ditu.
Juntsen diputatu eta bozeramaile Miriam Noguerasek azaldu du testuak “hutsuneak” dituela eta hori “ezerezean” utz dezakeela “Espainiako justizia prebarikatzaileak”. Gaineratu du, lege proposamena “selektiboa” eta “geroratua” dela, kanpoan uzten baititu prozesu independentistan inplikatutako pertsonak.
La Vanguardia-k jaso duenez, Jordi Turullek ez du mehatxu gisa planteatu nahi izan, baina Sanchezen investidura akordioari erreferentzia egin dio: “PSOEk ez du hemendik mugitu nahi eta ez du amnistia integraleko legerik nahi”. Konponbideetan zentratzea eskatu du, eta ez arazoetan.
Ezezko hauekin, lege-proposamena ez da bertan behera geratuko, baina epeak luzeagoak izango dira. Ez dute testua senatura bidaliko, eta behe ganberako justizia batzordera itzuliko da. Hala, diputatuek hilabete inguruko epea izango dute onartu ez diren zuzenketak gainbegiratu eta beste batzuk plazaratzeko, baina Kongresuko Mahaiak epea murriztu dezake, tramite hori urgentziazkotzat jotzen badu, Berria-k jaso duenez.
ERC desados agertu da bozketa egin aurretik. Zuzenketak planteatzen zituen, baina testuaren aldeko botoa defendatu du. “Auzitegiek ondo erabiltzen duten lege honek amnistia bermatzen die gure pertsona guztiei, terrorismorik ez delako egon, traiziorik ez delako egon”, defendatu du Pilar Vallugera ERCko diputatuak.
Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]