Amnesty Internationalek jakinarazi du azaroaren 2an Teherango Unibertsitateko ikasle bat atxilotu zutela arropa kentzeagatik. Barruko arropatan gelditu zen neska, Irango janzkera kode islamiar zorrotzaren aurka protesta egiteko.
AIk adierazi du Ahoo Daryaei emakumea protestan ari zela Teherango Unibertsitate Islamiarrean, segurtasun funtzionarioak beloaren derrigorrezko ezarpena gehiegikeriaz aplikatzen ari zirelako.
Sare sozialetan Masih Alinejad ekintzaile irandarrak Amnesty Internationalen bertsioari eutsi dio. Hijab “egokia” ez eramateagatik jazarri zuen moralaren poliziak eta “ez zuen atzera egin”. Diana Nammi Irango eta Kurdistango emakumeen eskubideen aldeko elkartearen zuzendariak Sky News-ekin hitz egin du, eta esan dio ez dela harritu protestagatik. Hedabideari azaldu dio Iranen janzkera kodea oso zorrotza dela emakumeentzat, hijab osoa jantzi beharra daukatela, eta arropa zabala eraman. “Bera arriskuan dago, eta nire babes osoa dauka”.
Sky News hedabideak jaso duenez, unibertsitateko funtzionarioek bestelako bertsioa eman dute. Haiek plazaratutako oharraren arabera, “estres gogorra” pairatzen du, “buruko osasun arazoak” dauzka eta osasun zentro batera eraman dute.
Irandar Ikasleen Berri Agentziak ohartarazi duenez, inork ez zion ezer esan hijabaren inguruan. Izan ere, beste bertsioaren arabera, unibertsitateko moralaren poliziak hijaba egoki ez eramateaz galdegin zion eta ikasleak, protesta moduan, arropa kentzea erabaki zuen.
Iran’s authorities must immediately & unconditionally release the university student who was violently arrested on 2 Nov after she removed her clothes in protest against abusive enforcement of compulsory veiling by security officials at Tehran's Islamic Azad University. 1/2 pic.twitter.com/lI1JXYsgtm
— Amnesty Iran (@AmnestyIran) November 2, 2024
Amini hil zutela bi urtera
Iranen, azken urteetan, protesta handiak egin dituzte bertako emakumeek gobernu islamiarrak haien janzkeran ezarritako kontrol gogorragatik. 2024ko irailaren 15ean, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean, Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi zuten. Kartzelan Emakumea, Bizitza, Askatasuna mugimendua bizirik zegoela aldarrikatu zuten. Emakumea, Bizitza, Askatasuna mugimendua Mahsa Amini hil ondoren sortu zen. Amini zapia gaizki jarrita zeukalako atxilotu zuen Moralaren Polizia deitutakoak eta atxilotuta zegoela jasandako jipoiaren ondorioz hil zen hiru egunera. Hainbat hilabetez protestak izan ziren, eta errepresio gogorra. 500 pertsona hil ziren, 22.000 herritar atxilotu zituzten eta hamar irandar exekutatu zituzten.
Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]
Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]
Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]
Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.
Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.
Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]
Astearte gauean Iranek ehunka misilekin egin dio eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu du erasoa. Gutxienez zazpi pertsona hil dira erasootan, CNNn irakur daitekeenez. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai izan... [+]
Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.
Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]
Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]
Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .
Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]
Langile eskubideen aldeko ekintzaile Sharifeh Mohammadiri heriotza zigorra ezarri diote. 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten aktibista matxinada karguak egotzita.