Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki nola segi parte hartzen.
Israelek hasieratik jakinarazi zuen ez zuela utziko Iranek bere programa nuklearra gizentzen jarraitzea, urtebete barru bonba nuklearra eskutan izan zezaketela eta orduan, beren misilak karga nuklearrarekin iritsi zitezkeela. Eta defentsa eskubidea argudiatuta Irani eraso egin zion. Iranek askotan aipatu izan du 2003tik aurrera guztiz baztertuta duela programa nuklear militarra. 2003an AEBek Irak inbaditu zuenean, hark suntsipen handiko armak zituela argudiatu zuen, baina urteak geroago demostratu zen ez zela egia.
Ia ezinezkoa izaten da halako gerra batean jakitea erasoak nola doazen, baina itxura guztien arabera, Israelek erraz lortu du bere gerra hegazkinetarako aire korridore bat irekitzea, eta dagoeneko 200 erasotik gora egin ditu Iranen, hasieran batez ere eremu militarrak eta nuklearretara bideratuta. Objektibo sinboliko garrantzitsuen aurka ere egin du, esate baterako, Irango telebista publikoaren egoitzaren aurka.
Azken egunetan, hala ere, petrolio, gas eta oro har helburu energetikoen aurka ere jo du. Honek dagoeneko petrolioaren eta gasaren prezioa goraka jarri ditu. Biak izan dira aski merke azken asteetan, eta petrolioa dagoeneko %20 garestitu da eta gasa %15. Mendebaldeko potentziak, bereziki erregaien inportazioaren oso menpeko diren europarrak, oso kezkatuta daude gatazkak haien ekonomietan izan dezakeen eragin kaltegarriarekin.
Orain arteko eraso horietan, Israelek Iraneko armadako burua eta beste hainbat buruzagi hil ditu, baita ikerketa nuklearrari lotutako zenbait ingeniari ere. Iraneko agintarien arabera, eraso horietan Israelek 224 pertsona hil ditu, baina seguruenik jadanik gehiago ere izango dira, azken egunetan ez baita kontaketa berritu.
Iranek, aldiz, 400 bat misil balistiko jaurti ditu eta ehunka drone. Israelgo aire defentsak horietako gehienak bota ditu, baina Israelgo Gobernuaren esanetan, 40 batek lurraldearen hainba leku jo dituzte eta horietan 24 pertsona hil dituzte eta ehunka zauritu eragin.
Horietako eraso esanguratsuenetakoa ostegun goizean Israelgo hegoaldeko Soroka ospitale garrantzitsuaren aurkakoa izan da. Nazio Batuen Erakundean, ordea, Iranek ukatu egin du eraso hori haiek egin dutenik. Datuak AEBetako Gerraren Ikerketarako Institutuarenak dira. Horren ondoren, Israel Katz defentsa ministroak beste behin esan du Irango buruzagi Khamenei ezin duela bizirik jarraitu. Astean zehar Trumpek adierazi izan duenaren arabera, badakite non dagoen liderra, eta helburu erraza litzateke, baina oraingoz ez diote eraso egingo.
Mendebaldearen erabateko sostengua Irani
Israelek ekin zion Iranen aurkako gerrari hilaren 13an, baina hala ere, G7ko herrialdeek “Israelek defentsa eskubidea duela” ondorioztatu dute, eta sostengu osoa adierazi diote Benjamin Netanyahuren gobernuari. Areago, bi herrialdeetako arduradunek onartu dutenez, AEBetako eta Erresuma Batuko indarrak laguntzen ari dira Israeli Irango misilak eraisten.
Donald Trumpek egunak daramatza esaten oraindik ez duela erabaki zuzenean gerran sartuko den ala ez, baina argi dago zeharka bederen buru-belarri dagoela gatazkan murgilduta. Bere parte-hartzerik gabe, bai erasoan, bai defentsan, Israelek ezingo luke tamainako erasoaldia berak bakarrik bideratu, are gutxiago denboran eutsi.
Israelek erasoari ekin dio, eta orain AEBak presionatzen ari dira zuzenean parte hartzeko. Israel-Iran gerraren arteko orain arteko datu deigarriena lehen erasoaren testuingurua izan zen: Israelek erasoa gauzatzen zuen bitartean, Irango eta AEBetako talde diplomatikoak Irango programa nuklearraren inguruan ari ziren negoziatzen. Hainbat adituren ustez, horrek erlaxatuago hartu zuen Iran, ez baitzuen uste negoziatzen ari ziren bitartean horrelako eraso bat emango zenik.
Defentsa sistema eraginkorra, baina garestia
Israelen aire defentsa sistema oso eraginkorra da, baina oso garestia ere bai, misil bakoitzak 95.000 eta 140.000 euro artean balio du. Egoera horren aurrean, Iran saiatu da defentsa sistema estresatzen, lehenik droneak bidalita eta ondoren misilak. Horrez gain, 1992tik Israelen legez derrigorrezkoa da etxeak eraikitzen direnean horiek babes lekuak izatea, gerra erasoen aurrean herritarrak babesteko. Astebetean, israeldarrak joan-etorrian aritu dira euren ohiko bizitokietatik babeslekuetara, eta ondorioz, oso hildako eta zauritu gutxi izan dira kontuan hartuta Irango misilek txikizio handiak eragin dituztela.
Bitartean, Gazako osasun agintariek esandakoaren arabera, ostegun honetan bertan Israelgo armadak beste 72 palestinar hil ditu Gazan, horietatik 21 elikagaien laguntza banatzen duten guneetan. Israelek maiatzaren bukaeran laguntza humanitarioa banatzea baimendu zuenetik dagoeneko 400 pertsona hil dituzte eta 3.000 zauritu laguntza jasotzera zihoazenean.
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]