Amiantoak hildakoen kopurua bikoiztu egin da aurten EAEn

  • Amiantoak aurten 29. pertsona hil ditu jadanik, azkenekoa La Naval eta CAFen azpikontratata batentzat 70eko hamarkadan aritutako behargina.


2018ko azaroaren 8an - 14:47
Amiantoaren biktimentzako justizia eskatzeko elkarretaratzea (arg: CCOO-Euskadi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

CCOO-Euskadi sindikatuak emandako datuen arabera 29 lagun hil dira jadanik amiantoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoan. Duela gutxi jakin dute 65 urteko Francisco Javier Pérez Hernández langilearen heriotzaren berri. Pérez Hernándezek 70eko hamarkadan Beasaingo CAF eta Sestaoko La Navalek azpikontratatua egin zuen lan amiantoarekin. Horren ondorioz mesotelioma agertu zitzaion.

Amiantoaren kalteak 30 edo 40 urteren bueltan ager litezke eta 70 eta 80ko hamarkadetan lantegietan erruz erabili zela jakinda, adituek aurreikusi dute heriotzak gero eta gehiago izango direla hemendik aurrera. 2018ak hori erakutsi du: iaz baino %45 hildako gehiago zenbatu dira jadanik aurten mineral kantzerijenoak eraginda, Juanjo Basterra kazetariak Twitterren gogorarazi duen moduan. Joan den urtean 19 lagun hil ziren.

CCOOk berriz ere eskatu du Eusko Legebiltzarrak eskatuta Espainiako Kongresuan onartutako konpentsazio funtsa behingoz martxan jartzea, hildakoen kopuruak gora egin ahala haren beharra handiagoa izango baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan-osasuna
Eguneraketa berriak daude