2.829 laneko gaixotasunetatik seitan ireki zituen espedienteak Lan Ikuskaritzak 2022an EAEn

  • Mutualitateek identifikatzen dituzte gaixotasun profesionalak, eta gero gehienak gizarte segurantzara bideratu. LABek salatu du bide horretan enpleguarekin duten lotura ezkutatu nahi izaten dutela. Europar Batasuneko lan-istripuen eta lan-gaixotasunen portaeraren datuek diotenez, lan-istripuei lotutako heriotza bakoitzeko hemezortzi heriotza gertatzen dira lan-gaixotasunek eraginda.


2023ko otsailaren 21an - 11:29
Azken eguneraketa: 13:03
Lan-istripuei lotutako heriotza bakoitzeko hemezortzi heriotza gertatzen dira lan-gaixotasunek eraginda.Argazkia: Kerman Garralda / Goierriko hitza.

2.829 laneko gaixotasun identifikatu zituzten Mutualitateek 2022an EAEn, eta horietatik sei kasutan baino ez zituen ireki espedienteak Lan Ikuskaritzak. LABek aste honetan argitaratu duen txostenak biltzen ditu datuok. Sindikatuak azaldu duenez, gaixotasun profesional horiek Mutualitateek kalifikatzen dituzte lehen instantzian, eta gehienak kontingentzia arrunt bezala Osakidetzara igorri. Salatu du Lan Ikuskaritzak egiten duen jarraipena "testimoniala" baino ez dela, eta patronalari "doan atearatzen zaiola langileak lanean gaixotzea".

Lan-gaixotasunek lan-istripuek baino hildako gehiago

LABek azpimarratu du lan-gaixotasunek istripuek baino askoz ere hildako gehiago eragiten dituztela, azken horiek estatistiketan jasotzen ez diren arren. Europar Batasuneko lan-istripuen eta lan-gaixotasunen portaeraren datuek diotenez, lan-istripuei lotutako heriotza bakoitzeko hemezortzi heriotza gertatzen dira lan-gaixotasunek eraginda.

Erregistrorik ez

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak Euskadi Irratian salatu duenez, laneko gaixotasunen erregistrorik ez dago: "Mutualitateek lan handia egiten dute errealitate hori ezkutatzeko". Beraz, zaila da gaixotasunen errealitatea erakustea. Horrez gain, azaldu du iaz lanean hil zirenen %33 heriotza ez traumatikoak izan zirela, eta kasu horietan ez dela aztertzen lanak duen eragina; berdin jokatzen dute arrisku psikosozialekin ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan-osasuna
Azken zazpi urteetan bikoiztu egin dira buru osasunagatik hartutako bajak Espainiako Estatuan

Gazteen artean izan da nabarmenena igoera: 2019tik %91 hazi da baja kopurua. Emakumezkoen bajak, berriz, ia bikoitza izan dira gizonezkoekin alderatuta. Konfinamenduan jo zuen goia buru osasunagatiko baja kopuruak, baina aurtengo maiatzean kopuru hori gainditu egin da.


Amiantoagatik gaixotutako langile baten osasun arazoengatik Petronor eta Iberdrola zigortu dituzte

Legazpiko Patricio Echeverria enpresako langile ohi baten alargunari ere pentsioa onartu diote, senarra amiantoak eragindako gaixotasun batengatik hil zela onartuta.


2022-10-11 | ARGIA
Amiantoak kutsatuta hil zen langile baten alargunari %40ko errekargua ordaindu beharko dio Fagor Ederlanek

Iruñeko Lan Arloko Epaitegiak frogatutzat eman du hildakoak amiantotik babesteko baliabiderik gabe lan egiten zuela. Aurretik ere antzeko kasu bategatik epaitu zuten Fagor Ederlan Tafalla enpresa.


2022-09-27 | ARGIA
Oñatiko Autlán EMD enpresa auzitegira eraman dute, langileek azido sulfuriko maila altuak jasan dituztelako

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, berak sortutako Bidelagun fundazioak salaketa jarri du Oñatiko Autlán EMD (lehengo CEGASA) enpresaren aurka, "bere langileak behartu dituelako azido sulfurikoaren hodei azidoen eta manganeso hautsaren esposizio maila... [+]


2022-05-26 | ARGIA
ELAk Bidelagun Fundazioa sortu du, lan prebentzioa eraginkorragoa bilakatzeko helburuarekin

Lan istripuak eta laneko gaixotasunak horiek prebenitzeko neurriak baino garestiago bilakatu nahi ditu enpresentzat Bidelagun Fundazioak. Izan ere, Hego Euskal Herrian urtero 50 pertsona baino gehiago hiltzen dira lan istripuen ondorioz, eta heriotza horietako bakoitzeko beste... [+]


Eguneraketa berriak daude