Amiantoagatik gaixotutako langile baten osasun arazoengatik Petronor eta Iberdrola zigortu dituzte

  • Legazpiko Patricio Echeverria enpresako langile ohi baten alargunari ere pentsioa onartu diote, senarra amiantoak eragindako gaixotasun batengatik hil zela onartuta.

ITASA azpikontratan egiten zuen lan langileak. 2020an leporatu zieten Petronor eta Iberdrolari amiantotik babesteko segurtasun neurriak ez betetzea, baina errekurtsoa jarri zuten.

2023ko martxoaren 28an - 11:12

Petronor eta Iberdrola amiantoagatik gaixotutako langile baten osasun arazoen erantzuletzat jo ditu Bilboko Lan Arloko 1. Epaitegiak. 2020an leporatu zieten Lemoizko zentral nuklearra, Somorrostroko findegia eta Santurtziko eta Pasaiako zentral termikoak eraikitzeko obretan amiantotik babesteko beharrezko segurtasun eta osasun neurriak ez betetzea.

Akusazioen aurrean, bi enpresek errekurtsoa jarri zuten. ITASA azpikontratan egiten zuen lan gizonak, eta Petronorrek ukatu egin zuen langile horrek haientzat lan egin zuenik. Iberdrolak, berriz, ez zuen erantzukizunik hartu bere gain. Orain, epaitegiak bi helegiteak bertan behera utzi ditu, eta langileari bere prestazioen %30 gehiago ordaintzera behartu ditu enpresak.

Patricio Echeverriako langile ohi baten alargunari, pentsioa

Bestalde, Legazpiko Patricio Echeverria enpresako langile ohi baten emazteari alarguntasun pentsioa onartu dio EAEko Auzitegi Nagusiak, amiantoagatik gaixotu zela iritzita. Donostiako Lan Arloko 4. Epaitegiak eskubide hori ukatu zion, argudiatuz hildako langileak tabakoa erretzeko ohitura handia zuela. ELAko Bidelagun Fundazioak errekurtsoa jarri zuen, eta Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du alarguntasun pentsioa. Hildako langilea kartzinoma mikrokritikoagatik hil zen, eta sententziak gaixotasun profesionaltzat jo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude