'Amapatxa' liburu-egitasmoa, Amazoniako Shipibo-Konibo komunitatea laguntzeko asmoz

  • Ion Brakamonte Unanue zumaiar musikari eta irakasleak ia Amerika osoa zeharkatu zuen bi urte eta erdiz (2018-2021), Argentinatik hasi eta AEBetara arte. Bidaiaren bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko crowdfundinga jarri du martxan. "Pandemiagatik umezurtz geratu ziren Peruko Amazoniako Shipibo-konibo komunitateko umezurtzak eta hango emakumeen ahalduntzerako proiektuak" laguntzeko asmoa du proiektuarekin.

Kene Nete proiektuko partaide batzuk. Argazkia: Kene Nete

2022ko urriaren 06an - 15:11

Amerikan barrena egin zuen bi urte eta erdiko bidaian ikusi eta bizi izandakoak eguneroko batean jaso zituen zumaiarrak eta horretan oinarrituta idatzi du liburua. Hamahiru herrialde zeharkatzearen esperientziaren bitartez, "nahi dut jendeak ikustea zer bizimodu desberdin dauden hemendik kanpora, eta nola bizi daitezkeen gauza gutxiagorekin", adierazi dio Baleike hedabideari. Liburuari azken ukituak ematen ari zaio, eta bien bitartean liburu-egitasmoa aurrera ateratzeko diru-bilketa abiatu du crowdfunding plataforma baten bitartez. Gipuzkoako Aldundiak onartu zuen Piztu Meta programaren barruan; eta hala, diru-bilketan lortutako euro bakoitzeko, Aldundiak beste euro bat jarriko du.

Liburuaren azala

Proiektuaren irabaziak Amazoniako Shipibo-Konibo komunitateko umezurtzentzat bideratuko ditu. "Amazonia gero eta ahulago dago eta zuhaitz mozketa masiboak egiten ari dira; ondorioz, bertan bizi direnek, animaliak barne, gero eta zailtasun gehiago dituzte janaria lortzeko. Horrek pobrezia areagotu du, lehen ez zeuden gaixotasunak ere agertzen ari dira eta pandemiak izugarri jo du komunitateetan. Haur asko umezurtz geratu dira, pandemiak familiarik gabe utzi dituztelako", dio Brakamontek. Proiektuaren beste helburua da komunitateko emakumeak laguntzea, Alianza Arkana taldeak sustatutako Kene Nete ekimenaren bitartez, sortzen dituzten artea, diseinua, moda eta komunikazio proiektuei ekarpen ekonomikoa eginez. "Emakume gazteek ikasketekin jarrai dezaten eta beren artearekin bizimodua aurrera atera dezaten; eta hala mehatxatuta dagoen beren kulturak bizirik jarraitzeaz gain, emakumeen ahalduntzea bilatzen dute".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Crowdfunding
Fedibertsoaren laguntzarekin Texas Observer hedabideak irekita jarraituko du

Texas Observer AEBetako irabazi asmorik gabeko hedabide aurrerakoi bat da, 1954an sortua. 2022ko udazkenean, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, Mastodoneko zerbitzari propio bat (texasobserver.social) sortu zutelako egin ziren ezagunak sare sozial libre eta deszentralizatuen... [+]


Zaporeak elkarteak diru bilketa jarri du martxan Lesbosen dauden errefuxiatuei janaria banatu ahal izateko

Crowdfounding bidezko diru bilketak 40.000 euroko langa gainditzeko asmoa dute elkartekoek. Dirua furgoneta bat erosteko da, horrek Lesbos irlan (Grezia) dauden errefuxiatuei janaria banatzea ahalbidetuko dielako.


2019-02-05 | ARGIA
Arteako Etxebarrie baserria biziberritzeko crowdfundingean 7.000 euro batu dituzte

Artean (Bizkaia) dagoen Etxebarrie baserri agroekologikoko kideek SOS deia zabaldu zuten abendu amaieran, iraileko sute batek etxaldearen bizibidearen oinarrietako bat den ogitarako instalazioa kiskali ziela eta. Orain jakinarazi dute 7.000 euro bildu dituztela crowdfundingean... [+]


Zirika! herri guneak "salto egiteko" crowdfunding-a abiatu du

Bilboko Zirika! gune autogestionatuak jendartearen babes ekonomikoa eskatu du, proiektua sendotu ahal izateko. Gunean hobekuntzak egin nahi dituzte, “praktikoagoa, irekiagoa eta hobea” izateko.


2016-01-04 | Ahotsa.info
Otegi eta gainontzeko presoen askatasunaren aldeko kanta egiteko dirua biltzen ari dira

Musikari ezagunak parte hartzen ari dira kanpaina berri honetan. Karena.eu atarian antolatu dute crowdfunding kanpaina, eta 9 egun falta direnean, oraindik ez da beharrezkoa den diru kopurua bildu.


Eguneraketa berriak daude