ARGIA.eus

2020ko uztailaren 07a

Bestelako mundua lortzeko bidea egingo du Bizi!-k 5.000 kilometroko bizikleta martxan

  • Bizi! kolektiboak jakinarazi du jendeen borondatezko diru-laguntzekin 61.000 euro biltzea lortu duela eta dagoenekoz bere militanteak lanean ari direla datorren ekainetik irailera Europan barrena 5.000 kilometro burutuko dituen Alternatiba Itzulia prestatzen.

ARGIA @argia
2015eko otsailaren 10a
Ekainaren 5etik irailaren 26ra luzatuko da Alternatibaren Itzulia, Baionan hasi eta Parisen buka.

Zehazki 61.340 euro biltzeko helburua askogatik gainditu du Bizi! mugimenduak, otsailaren 9rako 69.000 euro inguru bilduak zituen, emaitza ekonomikoa egin duten 1.589 pertsona eta elkarteri esker.

Diru horrekin finantzatuko dute 2015ko udan klimaren, trantsizio sozial eta ekologikoaren alde burutuko den mobilizazio herrikoi handi bat: Alternatiba Itzulia.

Helburutzat hartu dute 5.000 kilometroko ibilaldi luzea osatzea ekainaren 5etik irailaren 26a arte, Baionatik abiaturik Parisera heltzeko, tartean zeharkatuz Europako 6 estatu.

Dozenaka edo are zientoka mila herritar mobilizatu nahi dizute, “Vélorution” edo bizikletaz mugituz batetik bestera, tartean ospatuz bilkura publikoak, janaldi kolektiboak, kontzertuak eta bestelako elkarretaratzeak.

Bizi!k bere gunean dioenez, "desafio klimatikoa altxatuz, mundu hobe bat eraikitzen duten alternatiba sozial eta ekologikoei buruz herritar eta tokiko hautetsiak sentsibilizatu nahi ditu" Alternatibaren Itzuliak.

Garai berean, Baionak estreinatu zuen Alternatibaren Herrixkaren eredua zabaldurik, Trantsizioaren herrixkak diren 50 Alternatiba baino gehiago antolatuko dira beste hainbeste herri eta hiritan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Bizi! kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude