Zirika! herri guneak "salto egiteko" crowdfunding-a abiatu du

  • Bilboko Zirika! gune autogestionatuak jendartearen babes ekonomikoa eskatu du, proiektua sendotu ahal izateko. Gunean hobekuntzak egin nahi dituzte, “praktikoagoa, irekiagoa eta hobea” izateko.


2017ko martxoaren 01an - 12:21
Zirika! herri gunea

Zirika! herri gunea 2013an ireki zen eta ordutik proiektu anitzetarako erabili izan da. “Eraldaketa eta sormen politikorako” espazio gisa sortu zuten. Erabiltzaileen eskura dago eta eskaintzen diren jarduerak doakoak dira. Urteak pasa ahala Zirika! erreferente bihurtu da Bilboko herri mugimenduentzat. Orain, gizartearen erantzunak bultzatuta, proiektua sendotzea erabaki dute.

Hauek dira egin nahi dituzten berrikuntzak: espazioa guztiz berrantolatu, haurrentzako gunea sortu, herri mugimenduei material gehiago eskaini eta jardueren inguruko informazioa zabaltzeko webgunea sortu, besteak beste. “Horretarako ditugun baliabide ekonomikoak oso mugatuak dira”, azaldu dute. Cowfunding-aren bitartez gutxienez 8.000 lortzea espero dute.

 “Jauzi bat egin nahi dugu, guztiontzako Bilbo eraikitzeko”, adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Crowdfunding
Fedibertsoaren laguntzarekin Texas Observer hedabideak irekita jarraituko du

Texas Observer AEBetako irabazi asmorik gabeko hedabide aurrerakoi bat da, 1954an sortua. 2022ko udazkenean, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, Mastodoneko zerbitzari propio bat (texasobserver.social) sortu zutelako egin ziren ezagunak sare sozial libre eta deszentralizatuen... [+]


2022-10-06 | Axier Lopez
'Amapatxa' liburu-egitasmoa, Amazoniako Shipibo-Konibo komunitatea laguntzeko asmoz

Ion Brakamonte Unanue zumaiar musikari eta irakasleak ia Amerika osoa zeharkatu zuen bi urte eta erdiz (2018-2021), Argentinatik hasi eta AEBetara arte. Bidaiaren bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko crowdfundinga jarri du martxan... [+]


Zaporeak elkarteak diru bilketa jarri du martxan Lesbosen dauden errefuxiatuei janaria banatu ahal izateko

Crowdfounding bidezko diru bilketak 40.000 euroko langa gainditzeko asmoa dute elkartekoek. Dirua furgoneta bat erosteko da, horrek Lesbos irlan (Grezia) dauden errefuxiatuei janaria banatzea ahalbidetuko dielako.


2019-02-05 | ARGIA
Arteako Etxebarrie baserria biziberritzeko crowdfundingean 7.000 euro batu dituzte

Artean (Bizkaia) dagoen Etxebarrie baserri agroekologikoko kideek SOS deia zabaldu zuten abendu amaieran, iraileko sute batek etxaldearen bizibidearen oinarrietako bat den ogitarako instalazioa kiskali ziela eta. Orain jakinarazi dute 7.000 euro bildu dituztela crowdfundingean... [+]


2016-01-04 | Ahotsa.info
Otegi eta gainontzeko presoen askatasunaren aldeko kanta egiteko dirua biltzen ari dira

Musikari ezagunak parte hartzen ari dira kanpaina berri honetan. Karena.eu atarian antolatu dute crowdfunding kanpaina, eta 9 egun falta direnean, oraindik ez da beharrezkoa den diru kopurua bildu.


Eguneraketa berriak daude