Zaporeak elkarteak diru bilketa jarri du martxan Lesbosen dauden errefuxiatuei janaria banatu ahal izateko

  • Crowdfounding bidezko diru bilketak 40.000 euroko langa gainditzeko asmoa dute elkartekoek. Dirua furgoneta bat erosteko da, horrek Lesbos irlan (Grezia) dauden errefuxiatuei janaria banatzea ahalbidetuko dielako.

Irudia: Ahotsa.info

2020ko urtarrilaren 14an - 16:19

"Lehenbailehen" bildu nahi dituzte 40.000 euroak Zaporeak elkartekoek. Behar den dirua lortu ezean, adierazi dute ezin izango dutela egunero milaka errefuxiatu elikatzen jarraitu Moriako errefuxiatuen kanpalekuan. Martxora bitarteko epea jarri dute, eta egunero, hilero zein urtero izaten dituen kostuez ere mintzatu dira Donostian egindako agerraldian. Proiektua garatu dadin hilean 64.500, eta urtean 825.000 euroko aurrekontua behar dutela adierazi dute.

2016tik ari dira lanean Zaporeak elkartetik Grezian errefuxiatuei ahal bezainbeste laguntza eskaintzen. Azaldu dute egun 42.421 errefuxiatu daudela guztira Greziako irletan. Horietatik ia 20.000 Morian, nahiz eta 3.000 pertsonentzako baino ez dagoen prestatuta kanpalekua. Pilatze baldintzak ez dira aldi baterakoak, elkartearen sortzaile Peio Garcia Amianok salatu duenaren arabera, "asilo prozesuak blokeatuta baitaude administrazioen interes faltagatik".

Diru-bilketa kanpaina egiteko Gipuzkoa Solidarioa Kutxa fundazioaren kontu korrontea jarri dute: 2095 5381 10 1064092199 (Kutxabank).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude