Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrena gogoan izan dute

  • Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko uztailaren 18an - 08:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekitaldian gogoratu nahi izan dute ere duela 100 urte, 1922an Amaiurko monolitoa eraiki zela. Monolito hura suntsitu zuten lehergailukin 1931an, eta 1982an ekitaldi instituzional batean berrinauguratu zen. Gaurkoan, Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Parlamentuko, Eusko Legebiltzarreko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako agintari gorenak bertan izan dira, eta baita ere legebiltzarkideak eta Nafarroako alkate eta zinegotziak.

Ekitaldia 11: 00etan hasi da bero handiarekin, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako dantzari ugarirekin. Ezpata- dantza dantzatu dute eta gazteluraino desfilatu dute. Gaitariak eta txistulariek girotu dute ibilaldia.

Amaiurko alkateak lore eskaintza egin du monolitoaren aurrean, eta duela 500 urte nafar horien determinazioa eta balentria goraipatu du, eta hura inbasio ilegal bat zela salatu du. Gaztelu abesbatzak "Nafarroa arragoa" eta "Nafarroako ereserkia" abestu ditu ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!