Amaiuraldia-ren bidez “historia idatzi” nahi du Nafarroa Berriz Altxa-k

  • Ekainaren 5ean eginen dute "besta herrikoi eta erraldoia", Amaiurren eta Elizondon. Amaiurko batailaren 500.urteurrena gogoratzeko unea izanen da.


2022ko maiatzaren 27an - 15:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Amaiuraldian, ez goaz soilik historiaz aritzera. Amaiuraldian, historia idaztera goaz", adierazi nahi izan du antolatzaile den Nafarroa Berriz Altxa-k. Ekainaren 5ean jarri dute hitzordua Amaiur eta Elizondon, momentu "ahaztezin" eta "historiko" bat bizitzeko: "[Amaiurko batailaren] 500. urteurrena baliatuz, etorkizuneko burujabetzaren aldeko olatua, gaurdanik, egi bihurtzeko".

11:30ean ekitaldia eginen dute Amaiurren, ondotik hiru kilometroko martxarekin segituko dute, Elizondora arte. Bertan egonen da besta, besteak beste Trikidantz eta Madame Birrotsen kontzertuekin.

Autobusak antolatu dituzte Nafarroa osotik Amaiur herrira arte. Webgunea ere sortu dute xehetasun guztiak zabaltzeko asmoz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023ko irailaren 5
Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

2022ko ekainaren 10
Amaiurtarra

Eguneraketa berriak daude