Amaia Pérez Orozco eta Silvia Piris: “Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko”

  • Merkatua edo bizitza? ez da edonolako galdera. Horri bueltaka aritu ziren Amaia Perez de Orozko ekonomilari feminista eta Silvia Piris Lekuona ikertzailea eta feminista Ondarroako Etxelila Emakumeen Topalekuan. Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko taldean dihardute lanean biek.


2018ko abenduaren 07an - 09:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko taldea sortu duzue.

Amaia Perez de Orozco (A.P.): Bai, baina ez gara kolektibo militante bat, ezta organizazio politiko bat ere. Gure abentura moduko bat izan da. Hiru lagunek osatzen dugu, tartean Silvia eta Biok. Nonbaitetik bizitzeko asmoz sortu genuen, hau da, soldataren esklabo izateko, baina ahalik eta modu koherenteenean. Aurretik gutako bakoitzak bere kabuz egiten zuena egiten jarraitu dugu,baina elkarrekin. Sistema honek askotan bakardadean lan egitera behartzen gaitu, eta argi dugu elkarrekin, aukeratu dugun modo honetan, errazagoa eta politagoa izango dela. Dena den, urtebete inguru baino ez da bide hau hasi genuela.

Silvia Piris Lekuona (S.P.): Feminismotik proposamen alternatiboak egiten ditugu, beti ere, hitzaren zentzurik zabalenean. Uste dugu Feminismoak gaur egun ezinbestekoak direla bestelako mundu bat irudikatzeko. Hala ere, feminismoak elkarlanean aritu behar du elikadura burujabetzan edo ekologian diharduten eragileekin, esaterako, hauetaz kutsatu nahi dugu. Bost lan ildo definitu ditugu, horietako batzuk teoriarekin dute harremana eta beste batzuk praktikarekin. Izan ere, eraldaketarako ikertu nahi dugu eta horretarako teoria praktikarekin batera joatea ezinbestekoa da.  Bestalde, formakuntza saioak ere egiten ditugu, baina formazioa ez dugu direkzio bakarrean ulertzen, denon ezagutzetatik ikastea da helburua. Azkenik, kolektiboei laguntza edo aholkularitza moduko bat ere eskaintzen diegu. Uste dugu kolektibo ezkertiar, eraldatzaile eta feministen erronka gaur egun gauzak beste modu batera egitea dela; gure egiteko da produzitzeko dinamiketatik eta dinamika patriarkaletatik irtenda.

Eta nola egin hori egunerokotik?

A.P.: Feminismoak asmatu du bizitza konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, lana-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi aske zarenik edozer gauza egiteko. Horregatik, uste dugu feminismoarentzat gakoa dela estruktura handiaren eta eguneroko bizitzaren aldeaz kontzientzia hartzea eta agentzia espazio hori erabiltzea feminismotik, kolektiboki. Hori dela eta, uste dugu gaur egun ez dela baimentzen ongi bizitzea, sistemaren konplizeak garelako. Egi bihurtzea ezinezkoak diren ametsak saltzen dizkigute, eta betetzen badira ere, ondo bizi gabe jarraitzen dugu, amets horiek deseraikitzaileak direlako. Hor kokatzen da kontsumismoari egindako kritika guztia. Emakumeoi, esaterako, ongi bizitzeko kontsumoa, maitasun erromantikoa eta amatasuna moduko gauzen bidez saltzen digute.

S.P.: Continium bat da. Saldu nahi izan diguten tranpa bat. Esan digute makroekonomia zerbait harrapaezina dela eta guk gauza txikien inguruan hitz egin behar genukeela. Horregatik sortu behar ditugu espazioak makroekonomiaren eta gauza txiki horien arteko loturak bilatzeko, eta ez bakarrik inpaktuari dagokionen, hori jakina da, inpaktu horiei aurre egiten ari dien erresistentziei buruz hitz egiten dugunean ere. Lotura horiek aztertu behar ditugu.

A.P: Adibide bat jartzeagatik hor daukagu lan banaketa, hor estruktura bat dago. Hasteko, ordaindutako lana eta ordaindu gabea daude; bati lana deitzen zaio, eta besteari ez. Horregatik, etxeko lanen inguruan ari garenean ere estrukturaz ari gara. Etxeko lanen karga handiena emakumeek hartzen dutenean ez du balio esatea zure kasuan emakumeak egiten duela hala adostu duzuelako, denbora gehiago daukazulako edo beste edozer gauzagatik. Ez da kasualitatea emakumeak egitea, estrukturaren parte da. Horri muzin egitea edo aurre egitea zure agentzia horren parte da. Dena den, ohartuko zara orekarik gabeko lanen banaketa ez dela zure etxean soilik gertatzen, sistema ekonomiko osoan baizik. Izan ere, sistema ekonomiko horrek lan ikusezin mordoa behar ditu sistemak iraun dezan. Inork ez baditu zaintza lanak bere gain hartzen, ezinezkoa da murrizketak egitea zerbitzu publikoetan, bestela, ezingo litzateke makroekonomia hori orekatu.

Zaintza lanen krisia dagoela esaten da. Horren adibide dira azken aldiko hainbat borroka: pentsionistak, martxoaren 8a, erresidentzietako langileak…

S.P.: Krisi hau ez da krisi bat gehiago. Hau krisi sistemiko bat da, bizitzaren erreprodukzioa eta planeta bera ere krisian daude. Fokua non jartzen dugunaren arabera ohartzen gara mundu honetan ez dagoela denontzat lekurik eta gero eta jende gehiago ari dela eredu honetatik kanpoan geratzen. Jende askok esaten du faxismo garaiak iristen ari direla edo iritsi direla. Krisi sistemiko horren ondorioz, gure bizitzak ere ez dira hain bizigarriak. Oso demokrazia maila baxua daukagu, eta demokrazia horrek ezin dio jendearen beharrei erantzun. Uste dugu azken aldiko mobilizazio askok horri erantzuten diotela, martxoaren 8koak adibidez.

A.P.: Borroka garai kritiko baten aurrean gaude. Jendea gaizki bizi da eta horrek ezinegona sortzen du. Orain arte beti saldu izan digute hemen bakoitzak berak nahi duena lortu dezakeela. Sinestarazi digute profesional arrakastatsuak izan gaitezkeela, gure obuluak izoztu ditzakegula eta ibilbide profesional arrakastatsu baten ondoren gure feminitateari eutsi eta ama izan. Hori dela eta, ez da bakarrik ez garela mundu honetan kabitzen, baizik eta ez daukagula mundu honetan kabitzeko denborarik. Jendea hortaz ohartu da eta horrek ezinegona sortu du. Orduan bi aukera ditugu: denok kabitzen ez bagara batzuk kanpoan lagatzen ditugu –hori da, esaterako, Donnald Trump, PP, Bolsonaro edo Salviniren estrategia–, edo denok kabitzeko moduko mundu bat eraikitzen dugu.

Bizitza jasangarriak eraikitzeko unean zein garrantzi dute sindikatuek? 

A.P.: Sindikalismoan ere aldaketak gertatzen ari direla uste dugu. Sindikalismo klasikoena ez da erantzun arrakastatsurik ematen ari; ez gaitu mugitzen feminismoak mugitu gaituen moduan. Izan ere, feminismoa ari da izaten gaur egun jendea erakarri eta zerbait berria proposatzen ari den bakarrenetakoa. Horregatik, uste dut beharrezkoa dela feminismoaren eta sindikalismoaren arteko nahaste hori. Hor daukagu, esaterako, Bizkaiko erresidentzietako langileen borraka, Las Kellys deitutakoena, edo etxeko lanetan aritzen diren emakumeena. Borroka horietan ikusten da soldataren esklabo garela sistema honetan, baina soldata ez dela inporta zaigun bakarra.Bizitza duinen alde borrokatzen dugu, bizitzatik eta bizitzeko. Arlo horretan, sindikalismo munduan ere arrakasta gehien izaten ari direnak diskurtso horrekin asmatzen ari direnak dira.

Soldataren esklabo garela diozue, baina gaur egun lana edukitzeak ez zaitu pobre izatetik ateratzen. 

A.P: Ipar Ameriketako eredua da hau, lehen beti ezberdintzen genituen eredu Amerikarra eta Europarra. Europarrean bazirudien lanak bizitza duin bat eskaintzen zizula, gaur egun guzti hori aldatzen ari da.

Behin baino gehiagotan aipatzen duzue galderak aldatzearen garrantzia. 

S.P.: Nola bizi bizitza bizigarriak? hori da galdera. Ez gara danok herriko plazan eseriko galdera hau erantzutera, hala ere ez litzateke ideia txarra izango, baina bai uste dugu galdera horri erantzun beharko geniokeela, beti ere bizitza konkretuetatik abiatuta. Uste dut egin behar dugun galdera ez dela zer egin behar dugun emakumeok baztertzen gaituen sisteman kabitzeko, izan ere, guk ez dugu pastelaren zati bat bakarrik nahi, guk pastelaren errezeta osoa aldatu nahi dugu.  Galderak aldatu behar ditugu eta ez marko filosofiko batean, bizitzako alor txikienean baizik: nola elikatzen naiz? non kontsumitzen dut? nola kudeatzen ditut zaintza lanak? Eta galdera hauei erantzun berriak ematen saiatzen ari diren guztiak, balioan jarri beharko genituzke eta saretze lanetan jarraitu.

A.P.:  Silviak esaten duenari jarraiki, uste dut orain arte egin diren galderak ez direla neutroak izan. Adibide bat jartzeagatik, zu negoziazio kolektibo batera bazoaz sindikatuen esparruan eta zure nahi bakarra soldataren igoera bada, ez duzu galderarik aldatzen. Honakoa esatea izango litzateke galdera aldatzea: Soldata hutsari begiratzeari utziko eta beste gauza batzuei ere lehentasuna ematea. Horrela, ondo bizitzeko zer gauza gehiago behar ditugun pentsatzen hasiko gara, esaterako, kontziliazioa, jantokiak, haurtzaindegiak, denboren kudeaketa…. Galdera izango litzateke zer egin dezakegu hobeto bizitzeko? Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko.

Analisi hau Klitto!-k argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


2025-07-23 | June Fernández
Meloi saltzailea
Duintasuna

Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
“Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian”

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


Kriminalizazioaren gainetik Lurrezko herria

Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


Hizkuntza inklusiboak “ikuspegi berdinzaleagoa” garatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Eguneraketa berriak daude