Altsasuko taberna batean emakume bati egindako bortxaketa sexu erasotzat jo du Auzitegi Gorenak

  • 2016ko otsailean gertatu zen bortxaketa hura taberna bateko komunetan. Emakumearekin sartu zen gizona, atea itxi eta bortxatu egin zuen. Nafarroako Auzitegiak ez bezala, abusuagatik zigortu zuen gizona, Auzitegi Gorenak eraso sexualtzat jo du gertatutakoa frogatua dagoelakoan bortizkeria erabili zuela gizonak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 29an - 11:11
Argazkia: Euskalerria Irratia.

Auzitegi Gorenaren arabera, sexu eraso gisa kalifikatzeko indarkeriazko elementuak izan ziren Altsasuko kasuan. 2016ko otsailaren 6an ospatzen ari ziren kintoen jaien testuinguruan izan zen bortxaketa. Epaimahaiak frogatutzat eman duen kontakizunaren arabera, biktima edanda zegoen, eta une batean komunera joan zen; gizonenenean sartu zen, emakumeena okupatuta zegoelako. Erasotzaileak atzetik jarraitu zion; komun berean sartu zen, eta atea kisketarekin itxi zuen. Emakumeak hainbat alditan esan zion harremanik ez zuela nahi, baina halere erasotzaileak ukituekin jarraitu zuen; besotik heldu eta burua paretaren kontra jarri ostean, bortxatu egin zuen. Gorenaren arabera, ezin da esan erasotzaileak indarkeriarik erabili ez zuenik eta biktima ikaratzeko asmorik ez zuenik, Nafarroako auzitegiak esan zuen moduan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude