Altsasuko batzokia hormatu dute Maravillasen hustea salatzeko

  • Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosi zuzenduta, “Uxue utzi gaztetxeak bakean” dioen margoketa egin dute. Altsasuko EAJk gertakaria gaitzetsi du.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2019ko urtarrilaren 18an - 10:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sarrera hormatuta eta hormak gaztetxearen aldeko mezuekin esnatu da Altsasuko Batzokia ostiral goizean. EAJk sare sozialen bitartez erasoa “irmoki” gaitzetsi du: “Gure alderdiaren eta honen parte diren gizon eta emakumeen kontrako jazarpena da”. Uxue Barkosi zuzendu zaie pintadarekin, gaztetxeak bakean uzteko eta horren partez batzokiak hormatzeko esanez. Iruñeko Maravillas gaztetxea hormatu zuen Foruzaingoak urtarrilaren 11n.

 

Margoketa gehiago

Urtarrilaren 9an margoketa gehiago izan ziren Altsasuko batzokian, Maravillas gaztetxea hustu zuten egun berean. Altsasuko EAJk gertakaria salatu zuen: “halako jarrerak ezin dira gizarte demokratiko batean onartu, bizikidetza defendatu behar den irmotasun berarekin kondenatu behar dira halakoak”.

 


Maravillas gaztetxea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...