Altsasuko auziaren alde ekonomikoa: bisitetan, dagoeneko, 55.000 euro gastatu dituzte senideek

  • Altsasuko gazteen gurasoek “muntaiaren inguruko zifrak” eman dituzte: iazko azarotik 208.662 kilometro egin dituzte espetxeetara eginiko bisita-bidaietan eta 55.552 euroko gastua eragin die. Epaiketa eguna iritsi arte 72.644 euro gastatuko dituztela aurreikusten dute.


2017ko abenduaren 13an - 11:33
Urteurrenaren harira, manifestazio jendetsua egin zen azaroaren 26an. Argazkia: @m_gorka

Altsasuko gazteen senideak ere dispertsioaren ondorioak pairatzen ari dira eta datuek argi uzten dute urtebetean egindako ibilbidea nolakoa izan den. Publico.es atarian argitaratu dutenaren arabera, kasua epaiketaren egunean amaitzen bada, apirilaren 16an, ordurako munduari buelta emateko bezainbeste kilometro eginak izango dituzte senideek nahiz lagunek.

Hau da, 272.865 kilometro eginak izango dituzte eta 72.644 euroko gastu ekonomikoari aurre egina izango diote. Beste modu batera esanda, hilean 4.273 euro gastatzen dituzte 16.050 kilometro egiteko.

Adur Martinez de Alda Aranjuezeko presondegian dago. Jokin Unamuno Estremenakoan eta Oihan Arnanz, aldiz, Navalcarneron. Hiruak Madrilgo Erkidegoan daude eta hirurei terrorismo delituak egozten dizkiete. 375 urteko kartzela zigorra eskatzen ditu Fiskalak auzipetuta dauden zazpi gazteentzat.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude