Alfonso Alonso eta Javier Maroto errudun, San Antonio auzian

  • Estatuko Kontu Auzitegiak 393.862 euro ordaintzera zigortu ditu 2003-2007 agintaldian Udal Gobernua osatu zuten 9 zinegotziak, lokalen kontratuarekin interes orokorrari kalte egin ziotelako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 13an - 16:02
Javier Maroto eta Alfonso Alonso erruduntzat jo ditu San Antonio lokalen auziko epaiak. (Arg.: Adi elkartea) Javier Maroto eta Alfonso Alonso erruduntzat jo ditu San Antonio lokalen auziko epaiak. (Arg.: Adi elkartea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kontu Auzitegiak ebatzi du 2007an Gonzalo Antonekin sinatu zuten kontratuarekin hiriko diru publikoa kaltetu zutela eta, Alonso eta Maroto, garai hartan udal gobernua osatzen zuten beste zazpi zinegotziekin batera, 393.862 euro ordaintzera zigortu ditu. Alfonso Alonsoren udal gobernua osatzen zuten zinegotzien artean, Alfredo Iturritxa, Marian Castellanos, Jorge Ibarrondo, Idoia Garmendia, Encina Serrano, Fernando Arangiz eta Miguel Angel Etxebarria ziren.

San Antonio auzia

San Antonio kalean diren aipatutako lokalak 2007an erosi zituen Gonzalo Antonek 2,7 milioi euroren truke. 2007an udalak harekin hitzartu zuen alokairu kontratuak 7,6 miloi euroko kostua izan zuen, Alfonso Alonso alkate zela eta Javier Maroto Ogasun zinegotzia. Herritarrei laguntzeko bulegoak bertan instalatzeko helburuarekin, Gonzalo Anton enpresari arabarraren lokal horiek alokatu zituen udalak, hogei urterako. Udalak lokalak erosteaz gain, kontratua ez eteteko hainbat klausula ere sinatu zituzten.

(Albiste hau Arabako Alean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC-by-sa lizentzia baliatuta)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!