Alexis Tsipras: “Austeritateak eragin duen munstroa da eskuin muturraren gorakada”

  • Syriza ezkerreko koalizioak irabazi ditu Europako hauteskundeak Grezian. Indar politiko horren lider Alexis Tsipras elkarrizketatu zuten duela egun batzuk El Mundo egunkarian, eta eskuin muturraren gorakada ulertzeko gakoez mintzatu zen.


2014ko maiatzaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Tsiprasen esanetan, "immigrazioa krisiaren faktore nagusietako bat dela" sinetsi du hainbatek.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tsiprasen esanetan, "austeritateak eragin duen munstroa da eskuin mutur populistaren gorakada. Langabeziak, pobreziak eta bizirauteko borrokak beldurra eta desesperantza sortzen dute. Eta batzuetan, zoritxarrez, horrek ekartzen du jendeak eskuin muturraren diskurtso estu eta banatzailea barneratzea, alegia immigrazioa krisiaren faktore nagusietako baten gisa aurkezten duen diskurtsoa. Diskurtso horrek dio, aldi berean, austeritate neoliberala ez dela krisiaren erruduna. Zeren, guztiaren gainetik, eskuin mutur eta populista guztiz neoliberala da. Ez da neoliberalismoarekiko alternatiba, ifrentzu taktikoa baizik (...) Jendea konbentzitu beharra daukagu, Europaren iragan lotsagarria bere etorkizuna izan ez dadin".

Ildo horretan, Marine Le Pen-en Fronte Nazionalak Frantziako Estatuan izandako emaitzez honako irakurketa egin du Xabier Aierdi soziologoak, Euskadi Irratian: "Bazterkeriatik hurbil daudenek alderdi tradizionaletatik zein laguntza jasotzen dituzten ikusi beharko litzateke. Egoera txarrean dagoen jendeari alderdi tradizionalek erantzuten ez badiete, normala da haustura bat egotea eta jendea joatea esperantza ematen dionarengana, eta esperantza momentu honetan Le Penek eman du".


Grezia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.