Alemaniara goaz?


2013ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Expansión egunkariak egindako grafikoa (geuk itzulia).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2000. urtean soldatak Espainiako BPGren %49,3a ziren eta enpresen etekinak %40,9; bada egun, lehenak %44,2 dira eta bigarrenak %46,4. Soldatek “gazta” horretan duten portzentajea nabarmen jaitsi da 2009tik, krisiak langileak askoz gogorrago eraso dituela seinale.

El Mundo edo Marca ere argitaratzen dituen Unidad Editorial taldeko Expansión egunkariak ordea, datu ilun hori ortzadar bihurtu du abilezia handiz. Artikuluaren egilearen ustetan produkzio ereduaren aldaketa adierazten dute datuok, eta Alemania hartu du adibidetzat: “Kanpoan saltzeko lehiakorrago izan behar da eta inbertsioaren alde egin”. Hain zuzen, enpresek inbertitzeko ahalmen gehiago lukete orain, herritarrek kontsumitzeko baino: “Krisitik uste baino bizkorrago atera gaitezke” ondorioztatzen du artikuluak.

Euskadi Irratiko Faktoria saioko ekonomia tertulia kideak ez dira hain optimista agertu baina. Mikel Navarro Orkestra institutuko ikertzaileak agerian utzi ditu hainbat kontraesan:

“Ona da? Zuk inbertituko duzu, egiten duzun hori gero salduko baduzu. Eta nork erosten du? Azkenean, kontsumitzailea soldatapekoa izaten da. Eskaria lotuta dago soldatapekoen errentari, eta hori bakarrik ez, ongizatea bera ere bai. Estatuak osasun zerbitzuak finantzatzeko zergak behar ditu. Nork ordaintzen ditu zergak? Langileek –enpresek gero eta gutxiago–; bada, soldatapekoek “pastel” honetan duten partea murriztuz badoa, teorian inbertsioarentzat ona da, baina kontsumo eta eskariarentzat txarra, banaketarentzat txarra, eta ongizate estatua mantentzeko, oso txarra.

Alemaniaren eredura hurbiltzen ari gara murrizketak egiteko garaian, baina aberastasuna sortzeko haien eredurik ez daukagu (heziketa sistema, gardentasun legeak…). Igual Euskal Herrian hurbilago zaigu hura, baina Espainian… nahiko lukete Alemaniaren ildotik joatea”.

[Artikulu hau Urko Apaolazaren Angelu Itsua blogean argitaratu da. Politikaz, ekonomiaz eta historiaz kontu gehiago topatuko duzu bertan].


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


Eguneraketa berriak daude