Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak irailaren azkenera arte luzatzea proposatu du Espainiako Lan Ministerioak

  • Hainbat sektoretan ABEEak (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak) urte amaiera arte luzatzeko aukera ere mahai gaineratu da.

(Argazkia: Dani Blanco)

2020ko ekainaren 4an - 11:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteazkenean bildu zen Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek osatzen duten hiruko komisioa. Bertan, Espainiako Lan Ministerioak proposatu zuen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak irailaren 30a arte luzatzea, baita zenbait sektoretan urte amaiera arte mantentzea ere. ABEEak urte azkenera arte zein sektoretan eta jardueratan mantendu erabakitzea hiruko komisioaren eginkizuntzat jo du Ministerioak. Erabaki hori irailaren 30a aurretik erabaki beharko luke komisioak.

Espainiako Lan Ministerioaren proposamenak ABEEak irailaren azkenera arte luzatzea ahalbidetuko luke ezinbesteko arrazoiengatik eta arrazoi ekonomiko, tekniko, antolatzaile edo produkzioari loturikoengatik. Zehaztu dutenez, kontrol gisa derrigorrezko kontsulta-aldia ezarriko litzateke ezinbesteko arrazoiengatik luzatutako ABEEei dagokienez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!