Onerako nahiz txarrerako, etorkizunean oihartzuna edukitzera deituta dagoen esaldi horietako batekin –"Txina aldatu egin da"– laburbildu du "Txinari buruzko estrategia" berria Alemaniako Kanpo Harremanetako Ministerioak, joan den astean argitaratua. Egia esan, laburpena ez ezik 64 orrialdeko dokumentuaren eduki osoa ere badela esan genezake, gaiaren harira funtsezko ideia berri gehiago aurkitzea ez baita erraza. Azken hamarkadan anglosferan Txinari buruzko "hausnarketen" berri izan duenak, behintzat, nekez aurkituko du nobedade itxurako ezer. Topikoak, guztiak.
Sarkasmorako aukera intelektualik balego, esan beharko genuke A. Baerbock andrearen ministerioak Hegelek Historia unibertsalaren filosofiari buruzko ikasgaiak obra ospetsuan Txinari buruz jaulkitako gehiegikeria haien osoko zuzenketa egiteari ekin diola; baina ez da hori kontua. Aitzitik, orduko eurozentrismo berberak argitzen du, beste ezerk baino hobeto, oraingo hau ere: ederra izan da Txina guretzat gogotik lan egin eta hitzik atera ez duen bitartean; baina orain oilartu egin zaigu... Ene bada!
Testua bera bezain interesgarria edo are esanguratsuagoa izan ohi da, ordea, batzuetan, testuingurua, eta bada horrelako zerbait ditxosozko dokumentuan. Jatorrizko alemanezko bertsioarekin batera ingelesezkoa ere eskaini baitu Baerbock "berdearen" (zer esango ote luke Petra Kellyk, berpiztuko balitz?) ministerioak... Baina ez, haatik, txinerazkorik. Nola ulertu behar ote da? Ez diola axola txinatarrek irakurri ahal izateak? Ingelesez edo alemanez irakurrita nahikoa izango dutela haiek? Edo sareko itzultzaile automatikoek eman ditzaketen emaitzekin ez dela norbait fio "de-risking", "systemic rivalry" eta gisako kontzeptu-asmakeriak Ameriketako Estatu Batuetan dantzatu behar direnean?
Izan ere, espero zitekeen bezala (eta itxura guztien arabera, asmo bakarra zen moduan), harrera beroa egin zaio dokumentuari AEBn. Eta, agian, espero zitekeena baino epelagoa Txinan, betiere urruntze-saioak Alemaniarentzat etxekalte izango direla azpimarratuz. Akabailarako, Borrell ere sartu da tartean eta batek daki zer gerta litekeen.
Errealitatearen sarkasmoak, hala ere, aurkitu du bere zirrikitua: urtetik urtera Txinan ugaltzen ez ezik orokortzen ari diren garagardo-festak, aparteko beroaldiaren "laguntasuna" izan dute aurten eta, horrelako jaialdi guztien sorburua den Qingdao-koak lehertzeko zorian ibili behar du egun hauetan.
Duela 120 urte, Alemaniaren kolonia zenean, handik sartu zen garagardoa Txinara...
Argi dago gauzak aldatzen ari direla, bai; baina agian ez Baerbockek dion eran.
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]
Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]