Donostiako Aldamar kaleko 32. zenbakian jarritako segurtasun kameren aurkako ekintza egin dute

  • Aldamar Berri sozietateak Parte Zaharreko Aldamar kaleko 32. zenbakian jarritako segurtasun kamerak kendu egin ditu ekintzaile talde batek, eta eraikinaren jabeetako baten aurkako ekintza egin du Azkoitian. Larunbat gauean, herrian zehar hainbat kartel itsatsi zituzten kendutako kameren irudiekin, etxebizitzen espekulazioa eta bizilagunen kontrako erasoak salatzeko.


2019ko ekainaren 12an - 08:18
Aldamar Berri sozietateak erosi du Aldamar kaleko 32. zenbakia. Argazkia: Malen Aldalur.

Espazio publikoan kokatutako segurtasun kamerak jartzen dituzten bigarren aldia dela gogoratu dute ekintzaileek. Duela zenbait hilabete, eraikinaren jabeek jarritako beste kamera batzuk ere kendu zituzten, bizilagunen eskubideak urratzen zituztela argudiatuz. Datu Pertsonalak Babesteko Legearen arabera, espazio publikoen segurtasun funtzioa estatuko segurtasun indarrei dagokie, eta kamera pribatuek soilik salbuespen zehatz batzuetan grabatu dezakete eremu publikoa.

Eraikina erosi zuenetik, Aldamar Berri sozietateak horko bizilagunak kanporatzeari ekin diola salatu dute hainbatetan Parte Zaharreko bizilagunek, Aldamarko 32. zenbakian garatu nahi dutena proiektu espekulatzaile bat dela azpimarratuz.

Jarraian, larunbatean Azkoitian itsatsitako karteletan irakurri zitekeen oharra:

Jokin Errasti espekulatzaileari ekintza zuzena

Nor da Jokin Errasti Donostiako hiria hala erasotzeko? Espekulatzaile honek uste du gure hiria bere jolastokia dela, nahi duen eran erosi, saldu eta kontrola dezakeela. Donostiako Aldamar kaleko proiektu espekulatzailearen baitan, 32. portaleko bizilagunak erasotzen jarraitu du. Izan ere, bigilantzia kamerak jarri zituen eraikin barruan eta kanpoan. Kendu egin zitzaizkion, eta berriro ere kamerak ezarri ditu. Bigarren aldiz kendu dizkiogu. Bizilagunak kaleratzen jarraitzen du, nahiz eta auzoak argi utzi dion eraso hauen aurka dagoela, kartelen bidez, pintadekin, okupazioaren bidez eta manifestazioekin. Jende honek herritarrek baina zilegitasun gehiago duela uste du.

Horregatik, argi utzi nahi dugu espekulatzaile hauen kontrako ekintzak ez direla haserre adierazpen kasualak bakarrik, herriaren eta bizilagunen aldeko autodefentsa bat baizik. Geure auzoak haien eskuetan ez daudela frogatzen ari gara, besterik ez. Jokin Errasti, gure etxeetan kamerak jartzen, etxeak erosten eta bizilagunak kaleratzen jarraitzen baduzu, aurrez aurre aurkituko gaituzu.

 

 

 

Aldamar kaleko 32. zenbakitik kendutako kameren argazkiak itsatsi dituzte Azkoitian, eraikinaren jabeetako baten herrian.

 

 

 

Auzo Lokala eta desalojoa

Iazko ekainean, Parte Zaharreko gazte asanbladak eraikineko lokal bat okupatu zuen, urteetan zehar bideokluba izandakoa, eta Auzo Lokala sortu zuen hor. Egun gutxira, ordea, Udaltzaingoak lokala hustu zuen Ertzaintzaren laguntzarekin. Operazio hartan, identifikazioari uko egin zion gazte bat komisaldegira eraman zuen poliziak, eta atxiloketa saihesteko errepidean eseri ziren gazteen aurka jo zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Eguneraketa berriak daude