Albertia Egunean oroimen historikoaren “izaera kritiko eta erreibindikatiboa” nabarmenduko dute

  • Datorren igandean ospatuko dute Albertia Eguna, izen bereko tontorrean, "Euskal Herrian ospatzen den oroimen historikoari buruzko ekitaldi beteranoena", Eusko Lurra Fundazioaren aburuz.


2018ko ekainaren 28an - 16:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frankismo garaian hasi ziren Albertia Eguna ospatzen. Aurtengo ekitaldian, hain zuzen, oroimen historikoa izango dute oinarri, "euskal gatazkaren errelatua islatzeko tresna" dela esateko. Eusko Lurrak azaldu duenez, hainbat talde eta erakundek oroimen historikoaren izaera "kritiko eta erreibindikatiboa estali" nahi dute. Are gehiago, fundazio honen ustez "manipulazioa" dago atzean, Trantsizioan izandako "saldukeria zuritzeko" asmoz egina: "Ezker abertzaleko gudarien izaera iraultzailea, ezkertiarra eta soberanista, 'demokraziaz' eta 'elkarbizitzaz' hitz eginez estaltzen da", diote.

Albertia Egunaren antolatzaileen iritziz, duela 80 urteko EAE-ANVko milintateen ideologiak antza handia du gaur egungo beste borroka askorekin, eta oroimen historikoa borroka nazional eta sozial horientzako funtsezkoa dela iritzi dute.

Igandeko lehen ekitaldia tontorrean bertan izango da, Eusko Indarra batailoiak 1936ko neguan inguru hura hegazkin faxistengandik defendatu zuen toki berean. Ondoren Gazteluako hariztian ekitaldi politikoa egingo dute, 13:30ean eta herri bazkaria ere bai.

 


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.