Orio auzotik behera, Enperadorearen etorbidean ia amaieran, Hendaiako hilerrirako bidea dago. Zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea da. Niretzat berezia da, hendaiar peto-petoa izan gabe, hemen jaio eta hiru hilabetez hil zen Haritz semea bertan baitago lurperatua. Otsailaren 20an jaio zen, eta urte bereko maiatzean hil. Bidantenia bidexka hartzekotan nintzela, duda-mudan, hilerrira joatea pentsatu dut.
“Hurrengo batean” ebatzi dut. Hori ene kontu pertsonala da.
Alta, hilak hizpide, orain 30 urte, Iparraldera arribatu nintzen garaian, Herio gogoratzen dut Hendaiako karriketan. Hainbat iheslari hil zuten. Herritar batzuek egoera tragikoa ezagutu zuten. Esaterako, Segundo Marey, egun hila. Martxoaren 1ean, berriz, SNCFko trenbidetan, Jean Pierre Leiba hil zuen GALek. Leiba ez zen Espainiako Zerbitzu Sekretuen esanetara ziharduten mertzenarioen jomuga. Tronpatu ziren. Leibaren zoritxarrerako eta jomuga zuten errefuxiatuaren suerterako.
Aizpurdi karrika hartu dut jomuga gaurkoan. Izenak izen, Angel Gurmindo eta Bixente Perurena errefuxiatuak heldu zaizkit akordura. Trenbidearen alboan doan kalea da Aizpurdi, bertan bizi ziren Perurenatarrak. Blanki emaztea, Esther, Aingeru eta Argi alabak (Argi Rennesen preso dago; duela 15 urte). Perurena eta Gurmindorekin etxetik irten eta GALek hil zituen 1984ko otsailaren 8an.
Badira bideak, badira sendak, badira kaleak, badira karrikak… diferenteak direla betiko, gisa batez edo gertakari bat medio ezagutu dituzulako. Ez dira izanen besteak bezalakoak sekula santan. Horietako bat duzu enetzat, Aizpurdi karrika. Badira gehiago Hendaian bertan, baitan bertatik kanpo ere.
Anartean, zorionez, badira bestelakoak ere. Adibiderako, Aizpurditik behera dagoen Bas-quartier eta inguruko kaleen izenek liluratzen naute: Marizabalenia, Txintxoenia, Barrandegi, Subernoa… Euskaldun herriaren nortasunaren lekukoak. Bas-quartierrean, ezpondan behera joaki, bi errekasto batzen omen ziren behiala. Toki horri Arrizabaleta zeritzoten. Ez dira izen den-denak enperadoreen balentriaren arrastoan paratuak. Ez horixe!
Bidez bide, iragana gogoan –otsaileko 8aren eta martxoaren 1aren artean– idazten ari naiz: otsailaren 20an. Haritz ezik, bi urte berantago, egun berean jaio zen Ander semearen egunean. Hilik bat eta bizirik bestea. Hara, berriz ere eneak gogoan. Alabaina, Haritzekin batera, hil zuten Bixente gogorazi nahi dut bereziki, baita preso eta bizirik dagoen Argi Perurena alaba ere. Laster kaleratu den desioz eta esperantzan.
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]
Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]