2001ean kale istiluetan parte hartzea leporatuta, Auzitegi Nazionalak 2014an hiru urteko kartzelarekin zigortu zituen Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño. Abuztuan borondatez aurkeztuko ez zirela adierazi zuten.
Astearte goizean Fernandez Bilbon atxilotu du poliziak. Astelehen arratsaldean Cardaño atxilotzen ere saiatu zen Ertzaintza, baina ez zuten etxean topatu. Cardañok Lea Artibaiko Hitzan adierazi duenez, ez da ezkutatuko eta “bizitza normala” egiten jarraituko du bere bila etorri arte.
Komunikabide horretan gogorarazi du beraien aurkako froga bakarrak Ertzaintzaren torturapean sinatutako autoinkulpazioak direla. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Bilboko Indautxu auzoan arratsaldeko 20:00etan.