Aita Mari ontziko migratzaileek gose greba hasi dute lehenbailehen porturatzea eskatzeko

  • Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 112 lagun daude ontzian, eta ez diete portu seguru batean lehorreratzeko baimenik eman; batzuek sei egun daramatzate itsasontzian. Gose greba agintariei presio egiteko erabili nahi dute.


2022ko ekainaren 20an - 16:11
Lau erreskatetan hainbat herrialdetako 112 migratzaile hartu dituzte. / Argazkia: @asiersangar.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aita Mari erreskate ontzia Mediterraneo itsasoan dago, Siziliako kostatik 20 kilometrora, eta zenbait herrialdetako 112 migratzaile erreskatatu dituzte. Halere, agintariek ez diete baimenik eman portu segururen batean lehorreratzeko, eta hori aldatzeko, erreskatatutako pertsona ugarik gose greba hasi dute. Presioa sartzea da helburua, lehenbailehen porturatu daitezen. Aita Mari ontziak izatez 100 lagunentzako tokia du, eta ohartarazi dute orain batzuk lurrean lo egiten ari direla; migratzaile batzuek sei egun daramatzate ontzian, lehorreratzeko zain.

Halaber, jakinarazi dute ontzi barruko egoera “gero eta larriagoa” dela, eta erreskatatutako pertsonen artean tentsioak eta liskarrak areagotzen ari direla. Izan ere, lau erreskatetan herrialde eta kultura desberdinetako pertsonak jaso dituzte, besteak beste, Etiopiakoak, Libiakoak, Marokokoak eta Eritreakoak. Agintariei eskatu diete toki seguru batean porturatzeko baimena emateko, lehebailehen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude