Aita Mari ontziak erreskataturiko 50 migratzaileak Italian porturatu dituzte

  • Libiako kostaldetik abiaturiko 50 lagun Mediterraneo itsasoaren erdian erreskatatu zituen Aita Mari ontziak, maiatzaren 27an. Italiak porturatzeko baimena eman ostean, Sizilian lur hartu dute astearte goiz honetan eta denak ongi direla ziurtatu dute.


2021eko ekainaren 1ean - 14:39
Itsas Salbamendu Humanitarioa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak eman du berria: “50 lagunen lehorreratzea arazorik gabe amaitu da. Covidaren aurkako probak egin ondoren, guztiak negatiboak izan dira. Erreskatatutako pertsonen izenean, mila esker erakunde guztiei, bereziki CNC-ri, lurreratze baimena ahalik eta denbora gutxienean lortzen saiatzeagatik”.

Marokoarrak eta gizonak dira berrogeita hamarrak, tartean lau adin txikiko.

Lehorreratze mekanismo baten beharra

Erakundeak berriz ere gogoratu dio Europar Batasunari migratzaileek eta asilo eskatzaileek lehorreratze mekanismo bat behar dutela, itsasoan erreskatatuak diren unetik, haien eskubideak bermatuak izan daitezen. Halaber, itsasoko bide hilgarria aukeratu behar ez izateko eta euren bizitza jokoan jarri behar ez izateko, bisatu-sistema birformulatzeko ere eskatu dio erakundeak Europar Batasunari, migrazio bide seguruak bermatu aldera.

Mediterraneoan laguntza humanitarioa eskaintzeko helburua duen itsasontzia da Aita Mari, garai batean atunetarako ontzia zena erreskate barku bihurtuta.


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...