Aita Mari ontzia erreskate lanetara itzultzea da Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundearen helburua

  • Ontziaren matxurak direla eta, Pasaiako Portuan da errefuxiatuen erreskate lanetara bideratutako Aita Mari ontzia. Konpondu bitartean, erreskate lanei ekiteko baimenak lortzeko buru belarri daude plataformako langileak.


2019ko uztailaren 02an - 10:35
Atzoko agerpena Pasaiako Portuan. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Ez Espainiako Estatuan ez Grezian, Aita Mari ontziak ez du erreskate lanak burutzeko baimenik. Baimenen falta eta ontziaren matxura dela eta, Grezian ez atzera ez aurrera zegoen ontzia, eta Pasaiako Portura itzultzea erabaki dute matxura konpontzeko, eta bide batez, erreskate lanak egiteko baimenak lortzeko.

Izaskun Arriaran ontziko erizain eta boluntarioak adierazi duenaren arabera, Grezian geldirik geratzeak ez zuen zentzurik, eta Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten matxura konpontzera. Espainiako Gobernuak oraindik ez dio baimenik eman Aita Mariri, eta hori lortzeko kanpaina abiatu dute, Itotako amets gehiagorik EZ! lelopean.

Baimenik gabe aritzearen inguruan, Izaskun Arriaranek argi utzi du ez direla baimenik gabe ibiliko: “Baimenik ez badugu, ez gara aterako. Ez gaude prest haien debekuei kasurik ez egiteko. Egoera horretara ezin gara iritsi; azkenean, isun ekonomikoa altua da, eta kapitaina, adibidez, lanetik botako lukete bost urtez”. Grezian emandako azken asteetan, esaterako, 2.000 euroko isuna jaso zuten txikikeria batengatik, tripulazio zenbakiaren identifikazioagatik hain zuzen ere.

Desobedientziari buruz hitz egitean, hala ere, Carola Racketek ausardia erakutsi zuela adierazi du, eta hamasei egunez itsasoan ezin egonean ibiltzea sostengaezina dela azpimarratu du. Carola Rackete Sea Watch 3 ontziko kapitaina da, eta joan den larunbatean baimenik gabe Lampedusako portuan (Italia) sartzea erabaki zuen.

Aita Mariren lana

Aita Mari ontziaren lana, printzipioz osasun-materiala Greziara eramatea zen, bertara iristen baitira itsasoz Europara doazen errefuxiatu gehienak. Hala ere, ontzian berritzeak egin zituzten pertsonen erreskaterako gai izateko. Greziara joan ziren azkenekoan, Iberiar Penintsulari buelta eman behar ziotela jakinda, geldialdiak egin zituzten materiala jasotzeko Espainiar Estatuko hainbat portuetan. Izan ere, Greziako Gobernuak materialentzako diru laguntzak behin-behinekoz geratu ditu, eta material-biltegiak husten ari ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Bilboko Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu dute, kale saltzaileen aurkako Poliziaren “esku-hartze neurrigabea” justifikatzeagatik

Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]


Euskal Herriko hainbat herritan kalean lo egingo dute harrera duina eskatzeko

Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude