Ainhoa Gartziak espetxean jasan duen "tratu iraingarria" salatu dute

  • Presoaren senideek Etxerat elkarteari eman diote gertaeraren berri. Elkarteak salatu duenez, funtzionario batek behartu egin zuen Gartzia erabat biluztu, kukubilko jarri eta sentadillak egitera.


2019ko uztailaren 16an - 10:30

Uztailaren 12an jazo zen gertaera. Bost eguneko lekualdatzearen ostean, Ainhoa Gartzia Montero euskal preso hernaniarra Topaseko espetxera (Salamanca, Espainia) iritsi zen, eta bertako funtzionario batek “erabat biluztea, kukubilko jartzea eta esertze ariketak egitea exijitu zion”, Etxeratek salatu duenez. Presoaren senideek eman zioten gertatutakoaren berri Etxerat elkarteari.

Etxeratek azpimarratu duenez, espetxe-araudiak jasotzen duenaren arabera biluzte integralak soilik egin ahal dira presoak bere gorputzean zerbait ezkutatuta daramala susmoa izan ezkero. Jakitera eman dute Gartziak ez zuela miaketaren kontra egin, funtzionario horrek miaketa egiteko zuen era desegokiaren kontra baizik. ”Kasu honetan, ez zegoen arrazoi zehatzik, espezifikorik ezta indibidualik ere Ainhoa Gartzia Monterori biluztera behartzeko eta are gutxiago agindutako gauzak egitera eskatzeko; arbitrariotasuna, umiliazioa eta tratu iraingarria suposatzen baitu”, azpimarratu du elkarteak.

Gertaeraren harira, Gartzia zigortu eta bakartu egin zuten, astelehenera arte.

Hilabeteko epean “tentsio egoerak sortzeko eta euskal preso politikoei edo haien senideei zigorrak ezartzeko horrelako miaketak erabiltzen diren bigarren aldia dela” gogorarazi dute, eta ondokoa gaineratu: “Horrelako jarrera arbitrarioak gizartearen gehiengoen nahiaren kontra doazela salatzen dugu, normalizazioa bilatzeko bidean oztopoak jarriz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude