Aiaraldeko enpleguaren defentsan konpromisoak hartzea exijitu diote Tubacexeko langileek Eusko Jaurlaritzari

  • Bilbon mobilizatu dira ostegunean Tubacexeko langileak. Eusko Jaurlaritzaren atarira eraman dute protesta, bertan prentsaurrekoa eskaini baitu Enpresa Batzordeak. Enplegua bermatzeko neurriak exijitu dizkiete erakunde publikoei.


2021eko apirilaren 30ean - 13:25
Argazkia: Aiaraldea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Greba mugagabearen 78. eguna dute ostegunekoa Tubacexeko beharginek, eta aldarrikapenak Bilbora eraman dituzte. Manifestazioa egin dute EITBren eraikinetik abiatuta Gran Via kaleko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetaraino. Bertan, agerraldia eskaini du Enpresa Batzordeak.

Mezu zuzena helarazi diote Eusko Jaurlaritzari eta Arantxa Tapia sailburuari: Aiaraldeko enplegua bermatzeko neurriak abiatzea. Bide beretik, dei egin diete ere Aiaraldeko alkateei eta Arabako Ahaldun Nagusiari, Tubacexek eskualdean diteun lantegien etorkizuna defenda dezaten.

"Ez dago kaleratu eta kaleratu gabeko langileen arteko desberdintasunik, talde bakarra gara gure etorkizunaren alde borrokan" adierazi dute enpresa batzordeko ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako agerraldian. Batasun irudia helarazi dute. "Tubacexen ez dago inor soberan!" esanez amaitu dute hitzartea Edu Ibernia eta Joseba Terreros ordezkariek.

Ertzaintzaren jokabidea

Ertzaintzak greba mugagabean izan duen "neurrigabeko" jokaera salatu du Enpresa Batzordeak. Hain zuzen ere, eztabaida piztu da manifestarien eta polizien artean, mobilizazioko une batean Brigada Mugikorreko agenteak Sabino Arana etorbidean furgoi polizialetik jaitsi direnean. Beharginek "probokaziotzat" jo dute Ertzaintzaren gehiegizko presentzia.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...