Aiako alkate ohiak eta etxearen jabe den familiako bik ikertu gisa deklaratuko dute Talaimendiko etxearengatik

  • Igor Iturain Aiako alkate ohiak, Aiako Udaleko bi teknikarik eta Maite Garrastazu Zarauzko Udaleko zinegotziaren familiako bi kidek, martxoan pasa beharko dute epailearen aurretik.


2018ko abenduaren 19an - 15:17

Zarautz eta Orioren artean dagoen eremu babestua da Talaimendi, eta lurrak Aiako herriarenak dira. Debekatuta dago bertan eraikitzea, baina ez ordea, lehendik zegoen baserria berritzea. Baserri hura Maite Garrastazu Zarauzko Udaleko Herri Segurtasuneko zinegotziaren familiakoa da. “Berritzea” zer den, hor dago gakoa: jabeek diote legearen barruan egin dutela guztia, eta salaketa jarri dutenek, berriz, eraikina berria dela eta baimendutako neurriak gainditzen dituela. Webgunea ireki zuten guztia azaltzeko. Gainera, adierazi dute etxearen egileak ez dituztela inputatu, ikertu gisa soilik deklaratuko dutela. Honela adierazi du Azpeitiako Lehen Auzialdi eta Instrukziozko 2.epaitegiak: "Ondarearen eta gizarte eta ekonomia ordenaren aurkako delituengatik deklaratu beharko dute".

2010ean onartu zuen Aiako Udalak, artean Iturain (EAJ) alkate zela, baserria berritzeko proiektua. 2011n hartu zuen Zarauzko Udaleko zinegotzi kargua Garrastazuk (EAJ), eta 2013an ekin zitzaion baserriaren ustezko berritzeari. Salaketa jarri dutenek, jarraian dagoen bideoan azaltzen den bezala, zenbait arau-hauste aipatzen dute: besteak beste, eraikin berria aurreko baserriarekiko 50 metroko erradioan kokatu behar zela eta 350 metrora dagoela, eta bolumen eta tamaina aldetik berdina edo antzekoa behar lukeela izan, baina ez dela hala.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude