AHTren “zulo beltza” salatuko dute Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren aurrean

  • Abuztuaren 28an AHT egitasmoaren aurka mobilizatzera deitu du Mugitu! elkarteak. Donostiako Bulebarreko kioskotik goizeko 11etan abiatu eta Miramar jauregiraino egingo dute protesta martxa, hantxe bilduko baita Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua.


2015eko abuztuaren 26an - 14:24
AHT baliabideak irensten dituen zuloa dela salatu nahi du Mugitu!-k.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Y-a zulo beltz bihurtu dela salatu nahi dute, “aurrekontuak, natur ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak amaigabe irensten dituena”. Mugitu!-ren esanetan, Eusko Jaurlaritzak 600 milioi euro bideratuko ditu AHTren obretarako 2016an.

Abiadura handiko trenari eskainitakoa ez ezik, oporretatik bueltan beste trenbide-azpiegitura batzuk “berehala inposatzeko asmoa” gaitzetsi dute martxaren deitzaileek. Hain zuzen, Lezo-Gaintxurizketako Plataforma Logistikoa eta Kontxaren azpitik metroa eraikitzeko egitasmoa aipatu dituzte.

Hala, AHT eta tankera bertsuko proiektu txikitzaileak geldiarazi eta oinarrizko beharrizan sozialei lehentasuna emateko eskatuko diote Jaurlaritzari.

“Agintari politikoen eta sare enpresarial nahiz finantzarien arteko fusioak tenperatura izugarria hartu du, eta Jaurlaritzak proiektu horiekin daraman abiadura ikusita, bistakoa da herritarren arteko edonolako eztabaidari eta erabakietan parte-hartze publikoari ateak itxi nahi dizkiela”, gaineratu du Mugitu!-k.


Irakurri gehiago: Abiadura Handiko Trena Ekonomia
Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.