Gipuzkoako AHT aurreikusi baino 247 milioi euro garestiagoa da jada

  • Euskal Y trenbidearen Gipuzkoako zatiak, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoenak, 1.822 milioi euroko kostua izango du, aurreikusi baino 247 milioi –%15,6– handiagoa, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburu Ana Oregik jakinarazi duenez. Izapide guztiak legez egin direla nabarmendu du Oregik: "Ez gara irregulartasunez hitz egiten ari".


2014ko uztailaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren galdera bati erantzunez eman ditu azalpenak Ingurumen sailburuak. Gipuzkoako zatiko lanen "gainkostuaz" galdetuta, Oregik erantzun du ezin dela "gainprezioei buruz" hitz egin, eta gaineratu du aldaketa guztiak Kontratuen Legearen arabera egin direla.

Jaurlaritzak hiru hilean behin obren inguruko datuak plazaratuko dituela eta aldian behin lan-eremuetarako bisitaldiak antolatuko dituela adierazi du Oregik, "gardentasuna" helburu: "ETS sozietate publikoak egingo duen txostena Eusko Legebiltzarrera igortzeko konpromisoa hartuko dut. Txosten horretan jasota geratuko dira ETS zuzendaritza teknikoaz arduratzen den bide-zatien obretako eta aurrekontuaren gorabeherak".

Bestalde, sailburuak azpimarratu du AHTk "pertsonen abiadura handiko garraiorako eta salgaien garraiorako gure herrialdean, penintsulan bertan eta Europako hego-mendebaldean izango duen garrantzia eta eragin sozial, kultural eta ekonomikoa". Azaldu du Jaurlaritza bere zatia betetzen ari dela, "Estatuaren kudeaketa motelak atzerapenak besterik eragin ez diezazkigukeen arren".

EH Bildu: "Zalantzek bere horretan jarraitzen dute"

Oskar Matutek salatu du sailburuak ez duela "galdera bat bera ere erantzun". Dioenez, "inoiz baino arrazoi gehiago dugu uste izateko ingeniaritza finantzario kontraktuala egiten ari direla ingurumena erasotzen jarraitzeko".

Bestalde, nabarmendu du obrak bukatzen direnean "gainkostuen zifra" %30era iritsi daitekeela: "Azkenean, herritarraren kalterako da, guk guztiok ordaintzen baitugu gutxi batzuen poltsikora era irregularrean doan dirua".

EH Bildu koalizioak salatu duenez, Oregik ez du azaldu zer dela eta uzten zaien enpresa batzuei "praktika ilegalak" burutzea: "Azken finean, praktika horiek ahalbidetzen dira jarrera horrekin. Esate baterako, enpresa batzuek hormigoi planta ilegala sortzen dituzte zementoa merkeago ordaintzeko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude