AHTren kontrako mezua Bruselara eraman dute

  • Araba eta Nafarroan proiektatu dituzten Abiadura Handiko Tren (AHT) egitasmo berrien aurkako plataforma herritarren ordezkaritza bat Bruselan dago, Sakanako tren sozialaren aldeko taldeko kideak barne. Europako Parlamentuko agintariekin informazio eta aldarrikapenak elkartrukatzea da asmoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 06an - 16:35

Gaur eta bihar egonen dira Europako hiriburu politikoan. Donemiliagako alkate eta AHTren kontrako Arabako Lautadako plataformako kide David Lopez De Arbina Ruiz De Eginok Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus) gogorarazi duenez, “duela urte erdi Europako Kontu Batzordeak txostena argitaratu zuen AHT xahuketa eta neurriz kanpokoa zela esanez”.

Lopez de Arbinak zehaztu duenez, Europako Garraio komisarioarekin eta kontu hartze batzordearekin elkartuko dira. “Garraio publiko gustatzen zaigula esanen diegu. Egungo trena modernizatzea eskatzen dugu. Horrela, trena herrietan eta industrialdeetan geldituz, nahiko berrituko litzateke garraioa. Ez dugu faraoienen moduko obratzarrik nahi, dirua xahutu eta gure lurraldea suntsituko duena”.

Bruselan den ordezkaritzan Euskal Herriko Unibertsitateko bi irakasle daude: David Hoyos eta Gorka Bueno. AHTren Euskal Y-koaren proiektua aztertu zuten eta ondorioztatu zuten AHT ez zela errentagarria eta ingurumenean kalteak sortzen zituela. Bi irakasleek euren ikuspuntua emanen dute Bruselan.

Agenda

Gaur, 11:00etan, GUE/NGL (Confederal Group of the European United Left/Nordic Green Left) euro-parlamentari taldearekin egin dute lehen hartu-emana. Horren ondoren, 14:30ean, Europako Batzordeak harrera egingo die.

Bihar, berriz, Euskal Herria Bilduko Josu Juaristi eta Elkarrekin Podemoseko Xabier Benito europarlamentariekin prentsa agerraldi bateratu bat antolatu dute. 10:30ean Europako Parlamentuan bertan izanen da. Arratsaldean, azkenik, aldebiko bilerak aurreikusita dituzte hainbat euro-parlamentariorekin, esaterako: Ines Ayala eta Eider Gardiazabal (PSOE), Josep Maria Terricabras (Europako Aliantza Askea), Florent Marcellesi (Berdeak) eta Ana Miranda (BNG).

Albiste hau GUAIXE.EUS atarian argitaratu dute eta CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
“Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da”

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik “urtetxo” batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude