AHTren ibilbidean zundaketak baimenik gabe egiteagatik bi langile atxilotu dituzte Biriatun

  • Poliziak D2S International enpresako bi langile atzeman zituen atzo goizean Biriatuko lur sail pribatu batean, AHTren linea berriaren balizko bibrazioak neurtzen ari zirenean, zundaketak egiteko baimenik ez zutelako.


2013ko otsailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
AHTren aurkako ekintzaileak, Biriatun, Le Journal du Pays Basqueren azaleko argazkian (Gaizka Iroz).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lur-sailaren jabeak, RFF konpainiak azpi-kontrataturiko D2S enpresako bi langileak ikusi zituenean, poliziari dei egin zion, baita AHTren aurkako Nivelle-Bidassoa elkarteko kideei ere. Denbora gutxian hogei bat lagun bildu ziren bertan, zundaketak oztopatu asmoz. Jendarmeek Hendaiako polizia-etxera eraman zituzten bi langileak, ez zituztelako Herriko Etxearen eta Prefeturaren baimenak.

Lurjabeak eta Nivelle-Bidasoa elkarteak salaketa bana jarri zuten, "etxera bortxaz sartzeagatik". Zigor bezala, euro sinboliko bat ordaintzeko eta zundaketaren datuak deuseztatzeko eskatu dute. RFFko ordezkariek, ordea, prefetaren baimena zutela esan dute, baita Herriko Etxea jakinaren gainean zegoela ere. Teknikariekin gaizki ulertze bat gertatu izana posible dela gaineratu dute.

Atzokoak AHTren aurkako kolektiboen kezka piztu du, RFFk jakinarazi baitzuen baliagarritasun publikorako inkesta egin arte ez zituela zundaketak abiatuko. Inkesta hori 2013ko bigarren erditik aurrera zen egitekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude