AHTren aurkako mendi martxa Atxondon, maiatzaren 30ean

  • AHT gelditu! elkarlanak maiatzaren 30ean Atxondon, Bizkaian, egingo den mendi martxarako deialdia egin du, azpiegitura erraldoi horren aurkako manifestua zabaltzeko kanpainaren testuinguruan. Adierazi dutenez, Euskal Y-ren obrak “suntsitzen hasi ez diren herri bakarra” da Atxondo.


2015eko maiatzaren 29an - 08:19
2007an Atxondon egindako AHTren aurkako mobilizazio baten irudia (Arg.: Goierriko AHT gelditu! elkarlana).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mobilizazioaren helburua, hain zuzen, AHTren ibilbideak txikituko lituzkeen parajeak erakustea da. Aurreikusita dago trenaren ibilbideko zubirik handienetako batek zeharkatzea Atxondo, eta horrek zeharo erdibituko luke herria, mendi martxaren deitzaileek eta udalak berak salatu dutenez.

Goizeko 10etan hasiko da mendi martxa; obrengatik kalte handiena jasoko luketen guneak bisitatuko dituzte, ibilbide erraz batean. Eguerdian herri-gunera jaitsiko dira, trikitilariek lagunduta poteoa egitera, eta ondoren  bazkaria eta amaierako ekitaldia egingo dituzte, azken hori 17:00ak aldera.

Era berean, ekainaren 13an Euskal Y-ren egitasmoa gelditzea eskatzeko Donostian egingo den manifestazio nazionalerako deialdia berretsi du AHT gelditu!-k.  


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.