AHTk Lezetxikin eragindako kalteak “ezkutatzea” leporatu dio EH Bilduk Espainiako Garraio ministroari

  • AHTk Lezetxiki kobazuloan eragindako kalteez azalpenak eskatu ditu EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak Espainiako Kongresuan.


2023ko otsailaren 8an - 12:47
Azken eguneraketa: 16:18
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanek Arrasateko Lezetxiki kobazuloan eragindako kalteez azalpenak eskatu ditu asteazkenean EH Bilduk Espainiako Kongresuan, ondare kultural eta arkeologikoa babesteko asmoz. Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak garraio ministroari leporatu dio ondorioak ez direla ikertu eta bere garaian gelditu ez den jarduera bat egin dela. Bi urteotan, haitzuloan eragindako ondorioak "ezkutatu eta gutxitu" direla gehitu du.

Horrez gain, diputatuak eragindako kalteen inguruko txostenik eskatu duen galdetu dio, txosten "zorrotza eta teknikoa". Arrasateko Udala eta hainbat gizarte-eragile txosten bat eskatzen ari direla ere esan du.

Raquel Sanchez Garraio ministroak adierazi du ez dela kalterik izan: "Lanak gainbegiratu ondoren, Lezetxiki kobazuloko aztarnategi arkeologikoa egoera onean dago". Ministroaren arabera, Adifeko eta Foru Aldundiko teknikariek ikerketa sakona egitea erabaki zuten arkeologia taldeen bidez. Horri helduz, kobazuloaren egoera orokorrean ona dela gaineratu du.

Lezetxikin eragindako kalteak gutxiestea leporatu dio Ruiz de Pinedok Sanchezi: "Badakigu eragindako kalteek ez dutela atzera bueltarik, baina espero dugu erantzukizunak argitzea". Hondamen berriak saiheste aldera, diputatuak ministroari eskatu dio, oraindik posible den tokietan proiektua gehiago aztertzea. Horrela, ingurunea errespetatzen duten tren soziala ekarri eta ahalbidetzeko.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.