AHT eraikitzen gastatzen ari diren diru publikoa osasungintzan inbertitzeko eskatuko dute Erriberrin

  • Erriberriko Oihua elkarteak AHT eta antzeko azpiegituren kontrako elkarretaratzea antolatu du larunbatean Erriberrin, eskatzeko osasungintza publikoan inbertitzea horietan gastatzen ari diren dirua.


2020ko azaroaren 19an - 17:41
AHTren kontrako martxa bat 2019an Erriberrin (arg: Olite.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Covid-19aren krisiak pil-pilean jarri du diru publikoa non eta nola gastatzeari buruzko eztabaida. Erriberriko Oihua gazteen elkarteak gogorarazi du, beste urte batez Espainiako Estatuaren gastu handiena Nafarroan Abiadura Handiko Trenak eramango duela, 62,6 milioi euro inguru; proiektu osoak ordea 3.000 milioi euro beharko ditu gutxienez.

Nafarroako Erdialdeko herritarrak behin baino gehiagotan atera dira kalera AHTren proiektuaren aurka, oinarrizko trenbide azpiegiturarik gabe geratzeko arriskua dutelako. Aitzitik, oraingoan beste arrazoi bat nabarmendu nahi izan dute: porlanean gastatuko den dirua osasungintzara bideratzeko premia.

Pandemiak agerian utzi du osasungintza publiko indartsu bat edukitzeko inbertitu beharra, eta hain zuzen, hori eskatzeko elkarretaratuko dira Erriberriko plazan, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Zuen AHTrako dirua, gure osasungintzarako! lelopean.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.