AHT “gelditzeko” konpromisoa berretsi du Nafarroako hainbat indar politikok

  • AHTren kontrako Nafarroako eta Arabako plataformek eskatuta, hainbat alderdi politiko azpiegitura horren aurkako jarrera ari dira berresten. Nafarroan, AHTren proiektua “gelditu eta bertan behera uzteko” irmo segituko dutela agindu dute EH Bilduk, Ahal Dugu-Podemosek, Ezkerrak eta Equok.


2019ko maiatzaren 23an - 16:24
(Argazkia: Sustrai Erakuntza)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hauteskunde kanpaina betean, konpromiso zehatza eskatu zieten Nafarroa eta Arabako AHTren kontrako eta tren sozialaren aldekoek alderdi politikoei joan den astean: “Uste dugu erabat eskandalagarria dela bi herrialdeotan ‘abiadura handiko’ 250 kilometroko trenbide berriak eraikitzea, orain dagoenaren paretik, lurraldea txikituz eta milaka milioi xahutuz”.

EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerra eta Equo jendaurrean agertu dira ostegun honetan Iruñeko Katakrak liburu-dendan, konpromiso hori publiko egiteko: “Hurrengo legegintzaldian gerta daitezkeen negoziazio guztietan eta balizko hitzarmenetan irmoki eutsiko diogu Nafarroako AHTren proiektu berriak gelditzeari eta bertan behera uzteari”, azaldu dute. Arabako kasuan, joan den astean gauza bera hitzeman zuten EH Bilduk eta Elkarrekin-Ahal Duguk. Era berean, tren soziala bultzatuko dutela agindu dute, “hirugarren erraila eta trenbide bikoitza inplementatuz”.

AHTren kontrako erakunde eta plataformek garrantzia handia eman diote konpromiso horri, abiadura handiko proiektuen eskumena Espainiako Estatuko gobernu zentralarena izanagatik ere, “aurrera eramatea zaila izango baita bertako instituzioen laguntzarik gabe”. Nolanahi ere, jendarteko sektore guztien inplikazioa ezinbesteko ikusi dute, lurraldeotako ekonomia eta ingurumena babesteko.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.