Ahal Duguko hautetsiek talde parlamentarioa ezin dutela bereganatu esan du Hiritar Kontseiluak

  • Barne krisiaren harira bilera egin du alderdiaren Hiritar Kontseiluak eta talde barrutik hartutako "erabaki demokratikoak" errespetatu behar direla adierazi du, parlamentuko taldea zatituta dagoen honetan.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko otsailaren 05a
Nafarroako Ahal Duguko Hiritar Kontseilua egungo zuzendaritzaren alde atera da Legebiltzarreko bozeramailearen aferan.

Bitan zatituta dago Nafarroako Ahal Dugu, zuzendaritzak Laura Perez bozeramaile ohia eta alderdiko kidearen militantzia "behin behinean" eten zuenetik. Horrez geroztik, Perezi espedientea zabaldu diote eta "hutsak" egin dituela leporatu; parlamentuko taldearen gehiengoa, ordea, Perezi eskaini dio babesa -Perez, Couso, Fanny Carrillo eta Ruben Velasco- eta egungo bozeramailea kendu, Mikel Buil, eta Couso jarri du, gehiengoa duela baliatuz, zazpi parlamentaritik lau dira-eta. Izan ere, Ahal Dugu alderdiko bozeramailea zen Perez lehen, baina, Eduardo Santosek alderdi barruko primarioak irabazi ostean, bozeramailetzatik aldentzea erabaki zuen, eta haren ordez zegoen Buil.

Giro arrarotu horretan, Hiritar Kontseiluaren bilera egin dute eta hautetsiek alderdia bere egin ezin dutela esan, hau da, gehiengoa duten parlamentariei zuzenduriko abisua izan da. Batzarrean izan da Eduardo Santos, egungo alderdi burua. 

Alderdiko organoak eta horiek hartutako "erabaki demokratikoak" errespetatu behar direla adierazi du Hiritarren Kontseiluak eta Dokumentu Politikoa, Organizatiboa eta Etikoa defendatu du. Ordezkari publikoei ere ohartarazi die denek erabaki zutela kode etikoa betetzea.

Albiste hau Euskalerria Irratiko webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Podemos

Podemos kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-24 | ARGIA
Franco deshobiratuko dute, lege-dekretu bidez

Erorien Haranean dauden Francisco Franco diktadorearen gorpuzkinak aterako dituztela iragarri du Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak.


2018-08-09 | Patxi Azparren
Euskal Naziotasuna: Podemos eta bestelakoak

Etxebizitzen prezioaren iruzur erraldoiak jaioterritik (Donostiatik) bota baninduen ere, orain arte, beti, Gipuzkoan erroldatuta eta lan egin dut. Halere, oraindik arrotz dut EAE delako eremua. Pais Vasco; EAE; Comunidad Autonoma... horiek guztiak ez ditut atsegin.


2018-07-22 | Xabier Letona
Laura Perez, Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi ohia
"78ko Erregimenaren beste makulu bat izaten amai dezake Podemosek"

Hiru urte pasatu dira Laura Perezi (Iruñea, 1980) Iruñeko Calisto tabernan elkarrizketa egin genionetik. Orduan ez zen artean Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi, orain ere ez. Baina bi urtez izan da Nafarroako buru, iragan otsailean kanporatu zuten arte. Energia handiko emakumea da Nafarroako foru parlamentaria. Zazpi parlamentariotik lau dira soka berekoak, gehiengoa; alabaina, alderdi oso batekiko lehiaren nekea antzematen zaio bere jardunean.


2018-06-17 | Fermin Erbiti
Politikaren amildegiak

Politika ez da ordoki goxoa, bide malkartsua baizik. Politikariek, eta bereziki agintariek, ongi dakite ofizioak ez duela zer ikusirik zientzia zehatzekin. Politikakoak kontu korapilatsuak izateaz gain, jende askori eragiten diote, bakoitzari modu diferentean. Erabakiak hartzerakoan, beraz, ez da erraza etekin eta kalte politikoen inguruko hausnarketan asmatzea. Kalkulu, arau edo iraganeko lezioek ere gutxi balio dute, ziurgabetasunaren eremuan mugitzen baikara. Politikaria amildegiaren... [+]


2018-06-13 | ARGIA
Pentsioak KPIren arabera igotzea adostu dute, krisi ekonomikoa etortzen bada nola jokatu airean utziz

Toledoko Paktuaren jarraipen batzordea bildu da asteartean eta 2013tik Espainiako Estatuko pentsio-sisteman indarrean dagoen aldaketa bertan behera utziko duen erabakia hartu du: pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen  (KPI) arabera igoko dira berriro. Baina erabakiak badu letra txikia: ekonomia beheraka hasten denean nola jokatu airean geratu da.


'Ahora Si-Orain Bai' izenarekin segituko dute Podemoseko kritikoek

Podemos-Ahal Dugutik bota zituztenetik aste batzuk pasa direnean gaur erregistratu dute Laura Perezek, Ruben Belaskok, Fanny Carrillok eta Carlos Cousok parlamentuan hartuko duten izen berria.


2018-05-23 | ARGIA
Rubén Velasco parlamentario nafarrak Ahal Dugu utzi du

Hasierako baloreak eta ideiak atzean utziz, alderdia gainbeheran doala salatu du Velascok eta Ahal Dugun baja eman duela iragarri du: "Ordukoa beste Podemos bat zen, auzokoagoa eta ez luxuzko urbanizaziokoa".

 


Horrela ezin

Hitzen trabeskatzeak ez du mugarik. Azken boladan, trabeskatuen artean trabestsuena: inposizioa. Eta erabiltzen azkena Podemos-Ahal Duguko idazkari Lander Martinez. Hona botatako harribitxia: “Ez dugu erabakitzeko eskubidea inposatzeko bloke bat osatuko”. To eta no. Gehiengoaren nahia utikan. Eskubideak komun-zulotik Demokrazia eta ordezkaritza sistema bera hankaz gora jarriko luke bere irizpideak. Inposizioaren diskurtso hori ezaguna zaigu. Espainiako eskuma atzerakoienak darabilen... [+]


Oraingoz aldaketarik ez Podemos-Ahal Duguren bozeramaleen artean

Podemos-Ahal Duguko zazpi parlamentarietatik lauk babesa agertu diote Laura Perezi alderdiko Berme Batzordeak espedientea zabaldu ostean. Gogoeta egiteko deia egin zioten zuzendaritzari joan den astean. Horrez gain, Parlamentuko alderdikide gehienen babesa baliatuta, bozeramaile aldaketa eskatu zuten joan den ostegunean Parlamentuan.

 

 


Laura Perez
"Nire aurkako akusazioak faltsuak direla frogatuko dut"

Metropoli Forala irratsaioan, Laura Perez parlamentariarekin Nafarroako Ahal Dugu-Podemos alderdiaren barne krisiaz mintzatu gara. Alderdiaren egoera gero eta gehiago ari da korapilatzen. Azken orduotan ezagutu dugu Perezen aldeko parlamentariek bereganatuko dituztela bozeramaile postuak.


Eguneraketa berriak daude