Aguxtin Errotabeherek Jean Errekart Amikuzeko politikari famatuaren biografia plazaratu berri du: "Jean Errecart: la gran mutation". Euskal Irratietan Goiz Berri saioan egindako elkarrizketan egileak laburbildu du Iparraldeko eta bereziki Amikuzeko ekonomian eta gizartean hain arrasto sakona utzi zuen gizonaren bizitza.
Jean Errekart 1909an sortu zen Oragarren (Nafarroa Beherean) eta Parisen hil 1971ean. Oragarreko auzapez karguaz gain, departamenduko kontseilari orokor, diputatu eta senatari aritu zen, bizi politiko luzean.
Gerra ondorengo hamarkadetan Errekart izango zen Amikuzeko figura nagusia eta hein batean Ipar Euskal Herriko barnekaldekoa ere bai. Laborari familian sortu eta seminariotik pasa ostean zuzenbide ikasketak Bordelen egina, Errekartek bere aginte guneetatik –JAC erakundeko gazte giristoen babesarekin– sustatu zuen Iparraldeko laborantzaren modernizazioa, baliatuz Frantziako estatuak ematen zituen diru-laguntzak: 15.000-20.000 hektarea lur berri bihurtu zen soro ehunka etxalderen lurrazalak zabalduz, Amikuzeko Lur-Berri kooperatiba goitik behera aldatu zuen laguntzaile.
Irakaskuntzaren eta osasun zerbitzuen alorrean ere bere arrastoa utzi zuen Errekartek. Gerra mundialaren ondorengo modernizazio produktibistaren kudeatzaile nabarmenetakoa izan ze.
Entzun hemendik Aguxtin Errotabehereren elkarrizketa osorik.
