Agurainen larri zauritu zen langilearen enpresan lanuztea egin dute, segurtasuna berma dadila eskatzeko

  • Hala Bedik aurreratu zuenez, Agurain herrian dagoen Wind Energy Casting II enpresan, WEC taldekoa, istripu larria egon zen apirilaren 13an.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 26an - 09:32
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Langile bati 20 tonako pieza bat erori zitzaion hankaren gainean. Hedabideak jakin duenez, langilea oso larri egon den arren –hospitaleko Zainketa Intensiboetako Unitatean–, hobera egin du azkenengo egunetan.

Honen aurrean, ELA eta LAB sindikatuek lanuzteak deitu dituzte apirilaren 25ean (irudian) eta 27an Lan istripu gehiagorik ez lemapean. Enpresak langileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditzala exijitu dute eta hauen eskaerei kasu egiteko eskatu diote.

Albiste hau Hala Bedi argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.