Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako lehen finalaurrekoa burutuko da igandean, Aguraingo Zabalarten 18:30ean hasita. Bertan erabakiko da Laudioko finalean, martxoaren 25ean, izango den lehen talde finalista.
Izena pentsau bida (Aramaio) eta Bertxilika (Gasteiz) taldeak izango dira aurrez aurre igandean, Aguraingo Zabalarten. Mokadutxo bat eskainiko da 18:00etan eta saioa 18:30ean hasiko da.
Izena pentsau bida taldeko kideak Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi. Bertxilika taldekoak berriz, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.
Gai jartzaile lanetan Irati Martinez ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Iker Elexpuru (Izena pentsau bida), Txomin Elorza (Bertxilika) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ainhoa Aizpurua.
Ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoetan:
-Agur kolektiboa (ez da puntuagarria)
-A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso
-Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gai emanda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana
-B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
-Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
-Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek hitza jakingo du eta taldekideei erantzungo die 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa berdina.
-B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda audio formatuan.
-Gaia emanda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.
Gainera Aguraingo finalerdian izango da bestelakorik, Iñaki Jauregialtzok buztina eta bertsoak bildu ditu "Lur Bustian bertsolariak" erakusketan. Eskuz egindako zeramikazko 25 pieza biltzen dira bertan, buztin beltzez eginak, engobatuak eta esmaltatuak. Piezak bertsolariaren irudia eta haren bertsoak jasotzen ditu. Egitasmo honen helburuetariko bat bertsogintza gizarteratzea da, aitzaki ederra Kuadrillarteko finalerdia esanguratsu diren Arabako bertsolariak bertatik bertara ezagutu, partekatu, zabaltzu eta bide batez euskara esparru ludikoarekin lotzea.
ZabalArten zabalduko da erakusketa otsailaren 26an bertan.
Urtarrilaren 27an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 12 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta hiru astez 12 saio egin ondoren 6 talde pasa ziren finalaurreko hauetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatuko da, bigarrena datorren larunbatean Bastidako Kultur Etxean eta azkena, martxoaren 12an Murgiako udaletxean.
Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Laudiko BHI-ko kiroldegian, martxoaren 25ean, abestuko dutenak.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]