Agur hegalaburraren Eusko Labelari

  • Gipuzkoako Kofradien Elkarteak hegalaburraren edo atungorriaren kuota Murtziako enpresa multinazional bati saldu dio (zeharka), bost milioi euroren truke. Multinazional horrek hegalaburra loditzen egiten du lan, Mediterraneo itsasoan. Eguzki talde ekologista erabakiaren kontra dago, erabat.

Bost milioi euroren truke hegalaburraren kuota multinazional bati saldu dio Gipuzkoako Kofradien Elkarteak.

2013ko maiatzaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iaz, euskal arrantzaleek kuotaren %70 saldu zuten, eta aurten, dena saldu dute. Horrek esan nahi du aurten Eusko Labela desagertu egingo dela. Eusko Labela berto-bertoko hegalaburra izendatzeko erabili izan da, kalitate onenaren seinaletzat hartu da, Euskal Herriko itsasontziek banan-banan arrantzatzen dituztelako hegalaburrak, sarerik gabe, beti-betiko arrantza-aparailuak erabilita, kanaberarekin (karnata biziarekin) eta kazan.

Hortaz, aurten ez da etiketa hori daukan arrainik salduko.

Egia da arrantzaleek diotena, askoz errentagarriagoa da eurentzat daukaten kuota saltzea (450.000 kilo), itsasora ateratzea baino.

Baina, itxura denez, ez dira konturatzen erabaki honek arazoa ekarriko diela. Izan ere, Atlantikoko hegalaburraren kontserbaziorako institutuak (ICCAT) kupo gehiagorik ez ematea erabaki dezake konturatzen denean euskal arrantzaleak ez dabiltzala arrantzatzen dagokien kupoarekin.

Konturatu daitezke ez daukala zentzurik euskal arrantzaleei arrantzan egiten uzteak ez badoaz arrantzatzera.

Ekologistak garen partetik, gure arrantzaleei emandako kuotak mantentzea eskatzen dugu. Bestalde, adierazi nahi dugu kuotak oso gaizki banatuta daudela. Kuota horiek zabaldu egin behar dira, arrantza-tokia leheneratzen bada. Oso kontuan hartu behar da gure arrantzaleek arte artisauak erabiltzen dituztela, eta enpresa multinazionalek, aldiz, triskantzak egiten dituzte. Enpresa horiek dira hegalaburra desagertzeko bidean ipini dutenak.

Bestalde, ikustekoa litzateke enpresa multinazional horrek kupoa eskuratzean ez ote duen legea hautsi, estatuaren buletin ofizialaren 6.4 artikuluaren arabera 2001ko martxoaren 26an onartutako 2001/3 legearen 28.1.d) artikuluak zera dioelako: enpresa batek edo enpresa talde batek kuotaren %30 baino handiagoa ezin duela pilatu.

Eguzkik uste du arazoaren sustraira jo behar dela, eta irtenbidea topatu hainbat gaitan: gasolioaren kostu altua, lonjan ordaintzen den diru kopuru baxua, arrantzuan dagoen kontrol gabezia, arrantza arduratsua eta jasangarria izatea, artisau-arrantza aparailuen bidezkoa,….

Bada garaia administrazioak gai honi ganoraz kolpe egin diezaion. Ez du balio txaplatak ipintzea. Txaplata horiekin denona den ondasuna pribatizatu edo saldu besterik ez da egiten, eta horrek ez dio batere mesederik egiten gure elikadura-burujabetzari.

Etorkizunerako baliogarriak izango diren alternatibak jarri behar ditu mahai gainean, behingoz, Ondarroa 12 mila Deialdiak egin duen modura, esate baterako. Ezer egin barik jarraitzeak ostrukaren politikarekin jarraitzea esan nahi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
MIKEL EPALZA: Hankak lurrean dituen itsastar apeza
“Pulpitutik mintzo den apezak uste du egia baduela, nik uste dut isiltzen ikasi behar dugula”

Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


Handiak txikia jaten du

Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-11 | Eli Pagola
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]


2024-12-04 | Leire Artola Arin
Kapitalismo berdearen izenean, lurraren defendatzaileak kriminalizatuta

2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


2024-11-07 | Estitxu Eizagirre
Getarian jartzera doazen lehen hegalabur haztegiak zer ekarriko du?

Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


“Azken dantza hau” bisiguarena izan ez dadin

Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
Manuela Jauregi, eguneko arrantzalea
“Urtez urte olagarroa gutxitu egin da, zerbait gertatzen da itsasoko urarekin, hori argi da”

Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.


Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Eguneraketa berriak daude