‘Agur 78’ ekimenak Katedral Berriaren plaza hartu du Gasteizen

  • "Erregimena hausteko" ekimena martxan jarri dute Gasteizen eta akanpada antolatu dute Katedral Berriaren plazan, 1976an hildako langileak agurtu zituzten tokian bertan.


2017ko urriaren 12an - 14:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekimeneko partaideek sare sozialen bidez egin dute deialdia. "Azken asteetan frankismoaren jarraipena den 78ko erregimena inoiz bizi izan duen krisirik sakonenean murgilduta dagoela argi geratu da" , dio zabaldu duten testuak. Kataluniako gertakariak gogorarazteaz gainera, azaldu dute "apurketa" horrek aldaketa sozialerako baldintzak ere ekarri beharko lituzkeela.

Borroka hori aurrera eramateko 1976an poliziak hildako langileak agurtu zituzten toki bera aukera dute, Katedral Berriaren plaza, hemendik aurrera "Agur 78" plaza gisa izendatuko dutela diote.

Ostegun eguerdian hainbat dozena lagun hurbildu dira dira Katedral Berriaren parera manifestazio zaratatsu batekin. Ertzainekin tentsio uneak ere izan dira, Halabedik argitaratu duenez poliziak pertsona bati identifikatzeko eskatu dionean, borrak ere erabili dituzte ertzainek. Ondoren jendeak normaltasunez ekin dio egitarauari.

Bi eguneko egitaraua dute antolatuta, ekitaldi, bideo, proiekzio eta mahai-inguruekin; kanpin dendak ere jarri dituzte gaua bertan igarotzeko

 


Gasteiz kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...